Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
A-25en ostean
Kataluniako Gobernuan izango ez dela jakinarazi dio ERCk Masi
Errepublikanoek Gobernuan sartu nahi ez dutela esan dute, eta lau ardatz dituen legealdirako akordioa ixtearen alde egin dute: inbestidura, aurrekontuak, atzerriko jarduera eta erreferenduma.
Erredakzioa
Oriol Junqueras ERCko buruak Artur Mas Generalitateko presidenteari Gobernuan sartu nahi ez duela jakinarazio dio, elkarrekin gosaldu ostean. Igandeko hauteskundeetatik elkartu diren lehenengo bilera izan da.
Bi alderdietatik jakitera eman dutenez, Mas eta Junqueras ordubetez bildu dira, asteartean telefonoz hitz egin ostean.
Errepublikanoek Gobernuan sartu nahi ez dutela esan dute, eta lau ardatz dituen legealdirako akordioa ixtearen alde egin dute: inbestidura, aurrekontuak, atzerriko jarduera eta erreferenduma.
Bileraren berri zuten iturriek esan dutenez, ERC Kataluniak gobernatzen laguntzeko prest azaldu da, besteak beste, Aurrekontuetan, baina azken bi urteotan CiUk PPrekin onartutako kontu berak ezin dutela izan nabarmendu dute.
Gobernuak diru-sarrerek gora egiteko neurriak aurkeztea nahi dute errepublikanoek, era horretan doikuntzak murrizteko. Aurreko legealdian bankuei buruzko zor baterako aukerak aurkeztu zituzten, baina CiUk errefusatu egin zituen.
Junquerasek azaldu duenez, Gobernuan sartu ez arren, baikorrak izango da Gobernuko presidentea eta oposiziokoa Kataluniak jarraitu behar duen prozesu independentistan batera izatea.
Lehenengo bilera honetan, Masek eta buru errepublikanoak Kataluniaren erabakitze-eskubidea nazioarteko bihurtuko behar duen legealdia da hau, eta kontsulta bat egiteko beharra nabarmendu dute.