Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

A-25

Pere Navarro: 'Masek ez du lortu PSC bazterrean uztea'

Sozialistek Katalunian inoiz izandako emaitzarik txarrenak lortu arren, Pere Navarrok ez du uste bere burua ''zalantzan'' dagoenik. Rubalcabaren ustez, emaitza ''duina'' da.

Pere Navarro PSCko hautagaia. EFE
Pere Navarro PSCko hautagaia.
Pere Navarro PSCko hautagaia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetako hauteskundeetan lortutako 20 eserlekuak ''emaitza txarra'' direla aitortu arren, Pere Navarro PSCko hautagaiak uste du Artur Masek ez duela lortu sozialistak ''bazterrean uztea''.

Navarroren hitzetan, hori zen ''Masen helburuetako bat hauteskundeetan''. ''Hauteskundeak momenturiktxarrenean iritsi zitzaizkigun, Masek gehiengo absolutua lortzeko eta gu bazterreanuzteko deitu zituelako. Agerikoa da emaitza txarrak izan ditugula, inoizkotxarrena, baina agerikoa da baita ere etorkizunean lanean jarraitzeko oinarriadugula'', esan du Navarrok.

Sozialistek Katalunian inoiz izandako emaitzarik txarrenak lortu arren, Navarrok ez du uste bere burua ''zalantzan'' dagoenik, eta baztertu egin du ohiz kanpoko kongresu bat deitzea. "Babes handia dut'', esan du atzoko emaitzak baloratzeko eman duen prentsaurrekoan.

Masen izendapena

Artur Mas Generalitateko presidente berriz izendatzeko CiUri babesa ematea baztertu ez duen arren, aukera hori ''oso zaila'' dela onartu du Navarrok, 2010eko izendapen ituna apurtu ondoren, CiUk ez baitu ''sinesgarritasunik'', haren iritzian.

''Emaitza duina'', Rubalcabaren hitzetan

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruaren ustez, PSCren emaitza ''txarra'' baina ''duina'' izan da, hauteskundeen ''baldintzak'' kontuan hartuta bereziki.

Rubalcabaren ustez, ona litzateke CiUk elkarbizitzarekin lotutako ezaugarri historikoak berreskuratzea, bai Kataluniarentzat eta baita Estatuarekiko harremanentzat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea