Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Boto-zenbaketa

Horrela jarraitu dugu Kataluniako hauteskunde gaua

Horrela geldituko da eserlekuen banaketa: CiUk 50, ERCk 21, PSCk 20, PPCk 19, ICVk 13, C´sk 9 eta CUPek 3.

Mas, boza ematen. Argazkia: EFE
Mas,  boza ematen. Argazkia: EFE
Mas, boza ematen. Argazkia: EFE

M.B. /T.S.J. / L.E. Bartzelona

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23:46 Kataluniako hauteskundeen inguruko zuzeneko jarraipena amaitutzat ematen dugu. Hona hemen emaitzak zehaztuta eta protagonisten hitzak.

23:45 Masek porrot egin duela eta PPCren emaitza onak nabarmendu ditu Sanchez Camachok.

23:44 Esperotako emaitza ez zala onartu du Pere Navarrok (PSC).

23:15 Independentzia oihuak ERCko egoitzan.

23:00 Lortu nahi zuen gehiengoa urruti geratu zaiola eta kontsulta egiteko indar nahikorik  ez duela adierazi du Masek.

22:45 Maria Dolores de Cospedalek partehartze handia azpimarratu du. Hauteskunde deialdia porrota izan dela esan dio Cospedalek Masi.

22:40 Inoizko partehartzerik handiena (%70) izan da; 1984ko markarik altuena gainditu dute gaurko bozek.

22:38 Botoen %94 zenbatuta CiUk 50, ERCk 21, PSCk 20, PPCk 19, ICVk 13, C´sk 9 eta CUPek 3 eskuratuko ditu.

22:30 Botoen %88 zenbatuta CiUk 50, PPCk 19, PSCk 21, ICVk 13, ERCk 20, CUPek 3, C´sk 9.

22:00 Botoen %78 zenbatuta horrela geldituko litzateke Parlamentua: CiUk 48, PPCk 20, PSCk 22, ICVk 13, ERCk 20, CUPek 3, C´sk 9.

21:30 Botoen %58 zenbatuta CiUk 48, PPCk 20, PSCk 22, ICVk 13, ERCk 20, CUPek 3, C´sk 9,

21:00 Rajoy eta PPko agintariak alderdiaren Madrilgo egoitzatik ari dira Kataluniako hauteskunde gaua jarraitzen.

20:40 TV3ren galdeketari erreakzioak: CiUk "porrot" egin duela esan du PSCk eta Parlamentua zatituta izango dela gaineratu du. CiUk "zuhurtzia" eskatu du eta subiranotasunaren aldekoak gehiegoa izango direla gaineratu du. PSC eta CiUren "atzerakadaren aurrean" eserlekuei eutsi izana nabarmendu du PPCk.

20:24 Hauteskunde gaua jarraituko duen hotelera iritsa da Artur Mas eta txalo artean hartu dute.

20:00 TV3en galdeketaren emaitzak: CIUk 54-57; PSCk 16-18; ERCk 20-23; PPCk 16-18 eta ICVk 10-12 eskuratuko dituzte.

19:00etan: Joana Ortega presidenteordeak prentsaurrekoa emango du 22:30ak aldera, zenbaketaren lehen datuen berri emateko.

18:30ean: Hautesleen % 56,1ak eman du boza 18:00etarako, 2010ean baino 8 puntu handiagoa da aurtengo parte-hartzea.

16:00etan: Zenbait hauteslekutan ilarak izan dira eta hautesleek ordu laurden itxaron behar izan dute boza emateko.

13:40ean: Parte-hartzea % 29,35koa da 13:00ak arte, Joana Ortega Generalitateko presidenteordeak eskainitako datuen arabera. 2010eko hauteskundeekin alderatuta, 4,5 puntu gehiago. 1988tik izandako parte-hartzerik altuena da.

13:00etan: Artur Masek (CiU) boza eman du dagoeneko. CiUko hautagaiak esan duenez, "gaurko erabakiak belaunaldi askoren gainean izango du eragina".

12:30ean: parte-hartzea altua

11:50ean: Albert Rivera Ciutadans alderdiko hautagaiak La Garrigan bozkatu du. "Historian inoiz izandako parte-hartzerik handiena izatea espero dut", adierazi du.

Horrela, hautagai gehienak boza eman dute dagoeneko, Artur Mas salbu. CiUko hautagaiak 13:00ak aldera egingo du.

11:40ean: Alicia Sanchez-Camacho PPko hautagaiak boza eman du Bartzelonako Eixamplen. "Jokoan dagoena garrantzitsua da", esan du.

Halaber, Alfons Lopez Tena SI alderdiko hautagaiak ere bozkatu du. Lopez Tenak esan duenez, gaur mundua Kataluniaren zain dago, irailaren 11an Diadan irekitako independentzia prozesua abiatuko ote den jakiteko".

11:30ean: "Katalan askok normaltasunez boza eman ahal izatea nahi dut", adierazi du Jorge Fernandez Diazek boza eman ostean.

Halaber, Pere Navarro PSCko hautagaia Terrasan izan da boza ematen. "Sentsazio bikainak" dituela esan du Navarrok, boza emateko jende-ilarak aurkitu dituelako eta horrek "parte-hartze handia" ekar daitekeelako.

11:00etan: Xabier Trias Bartzelonako alkateak boza eman du hiri honetako ikastetxe batean. "Kataluniarentzat egun historikoa da, gure etorkizunean eragin handia izango baitu", nabarmendu du.

10:30ean: Oriol Junqueras ERCko hautagaiak boza eman du Sant Vicenç dels Horts udalerrian.

Boza eman ostean eskerrak eman die Kataluniako herritarrei "gaurko eguna posible egin dutelako". "Gaur hauteskunde kanpaina amaitutza eman dezakegu baina aldi berean, herrialdeko etorkizunerako lehenengo urratsak ari gara ematen", azpimarratu du.

10:15ean: Parte-hartzeari buruzko lehenengo datuak 14:00ak aldera eskainiko dituzte.

10:00etan: Joana Ortega Generalitateko presidenteordeak agerraldia egin du komunikabideen aurrean. Honen arabera, normaltasuna da nagusi lehen minutu hauetan. 6.100 Esquadra Mossoek segurtasuna bermatuko dute egun osoan zehar.

09:00etan: Hauteslekuek ateak ireki dituzte. Guztira, 8.130 hauteskunde-mahai eta 24.390 titular izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea