Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
Profila
Oriol Junqueras (ERC): CIUren balizko bazkide leiala
Artur Mas Generalitateko presidenteak "Kataluniaren independentziaren aldeko apustu argia egiten badu, Esquerra bazkide leiala izan daitekeela" nabarmendu du.
Erredakzioa
Oriol Junqueras i Vies Bartzelonan jaio zen 1969. urtean, eta Gaur Egungo Historian lizentziatu eta Pentsamendu Ekonomikoaren Historian doktoretza lortu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Aurtengo Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan, Junquerasek azken hauteskundeetan lortutako 10 eserlekuak gainditzea espero du
2011. urteko ekainetik, Kataluniako Ezquerra Republicanako presidente eta San Vicente dels Hortseko alkate da Junqueras. Gainera, independentziaren aldeko Sobirania i Progres hiritar-plataformako eratzaileetako bat izan da. Horrez gain, hainbat hedabideetan kolaboratu eta zenbait liburu idatzi ditu.
Independentzia bultzatzeko asmoa
Artur Mas Generalitateko presidenteak "Kataluniaren independentziaren aldeko apustu argia egiten badu, Esquerra bazkide leiala izan daitekeela" nabarmendu du.
Gauzak horrela, ERCri emandako bozkak Kataluniaren independentzia bultzatzeko balioko dutela azaldu nahi izan du ERCko hautagaiak.