Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
A21
Oposiziotik 'etorkizuna eraikiko' duela adierazi du Domenechek (CatECP)
CatECPek iragarri du oposizioan egongo dela hurrengo legegintzaldian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Xavier Domenech CatECPeko zerrendaburuak adierazi du Kataluniako hauteskundeen deialdia ez dela zilegi izan, baina gaineratu du emaitzak "sakratuak" direla: "Onartu egin behar dira emaitzak, eta oposizioan egotea egokitu zaigu. Bertatik, herrialde honek behar duen etorkizuna eraikiko dugu".
CatECPek hiru eserleku eta 50.000 boto eskuratu ditu, SiQueEsPot koalizioak 2015ean eskuratutako 11 diputatuekin alderatuta. SiQueEsPot koalizioaren baitan aurkeztu ziren ICV, Podem eta EUiA alderdiak.
Ada Colau Bartzelonako alkatea eta hautagaitzako beste hainbat kide alboan zituela, Domenechek aitortu egin du emaitzak ez direla "esperotakoak" eta oposiziora igaroko dela iragarri du. Horren ildotik, egindako lanari buruzko "hausnarketa sakona" egiteko deia egin die ezkerreko alderdi progresistei.
Domenechek independentisten garaipena aztertu du ?JuntsxCatek 34 eserleku, ERCk 32 eta CUPek 4? eta azpimarratu du parte baten alde gobernatu dutenek nekez hasiko dutela etapa berri bat.
Bestalde, Espainiako Konstituzioko 155. artikuluaren aplikazioa babestu duten alderdiak ere hizpide izan ditu eta emaitzen inguruan hausnartu egin behar dutela iritzi dio. Horien artean, bereziki Espainiako Gobernuko buru den PP izan du gogoan ?hiru eserleku lortu ditu, aurreko legegintzaldian baino zortzi gutxiago?.