Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
Erreakzioak
Barkos: 'Elkarrizketaren beharra indartu dute Kataluniako emaitzek'
Nafarroako presidentearen arabera, Kataluniako "gizartearen aldarrikapen politiko berriei erantzun" behar diete orain politikariek.
Agentziak | Erredakzioa
Uxue Barkos Nafarroako presidentearen aburuz, Kataluniako hauteskundeetan izandako emaitzek "indartu egin dute" Kataluniako gobernuaren eta Espainiakoaren arteko "elkarrizketaren beharra" .
Presidenteak emaitzen aurrean esan duenez, "elkarrizketa eta ekintza politikoaren eta politikoki neurria ematearen beharra indartu dute emaitzek, bai Generalitat berriaren aldetik, bai etorkizuneko Espainiako Gobernuaren aldetik".
Izan ere, "botoek eta gehiengo parlamentarioak" agerian utzi dute, Barkosen iritzian, "gizartearen aldarrikapen politiko berriei" erantzun behar zaiela.