Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Unio

Duran i Lleida dimisioa emateko prest agertu da

Unio Kataluniako Parlamentutik kanpo geratu da

Josep Antoni Duran i Lleida Unioko burua. EiTB
Josep Antoni Duran i Lleida Unioko burua. EiTB
Duran Lleida UDCko buruak alderdiaren esku utzi du kargua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Antoni Duran i Lleida Unioko burua dimititzeko prest agertu da, alderdia Kataluniako Parlamentutik kanpo geratu baita I27ko hauteskundeetan.

“Galdu egin dugu”, aitortu du, prentsaurrekoan, eta karguan jarraituko duen edo ez alderdiaren zuzendaritza taldeak erabakiko duela gaineratu du.

Horren esanetan, Uniok “hauteskunde kanpaina ona” egin du, baina “denbora gutxi” izan dute.

Duranek zoriondu egin du Junts Pel Si koalizioa, baina gehiengo osoa lortu ez duenez, estatu bat aldebakarrez sortzeko zilegitasunik ez dutela esan dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak