Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

I27

Junts pel Sik eta CUPek gehiengoa lortuko lukete, inkesten arabera

Bi hautagaitzek, baturik, gehiengo absolutua lortuko lukete irailaren 27ko hauteskundeetan. 70-74 eserleku lortuko lituzkete, baina boto kopuruan ez lukete gehiengorik eskuratuko.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Junts pel Sik eta CUPek, baturik, gehiengo absolutua lortuko lukete irailaren 27ko hauteskundeetan. 70-74 eserleku lortuko lituzkete, baina boto kopuruan ez lukete gehiengorik eskuratuko. Bi hautagaitzek botoen % 46,1 lortuko lituzkete (Junts pel Sik bozen % 39,4 eta CUPek % 6,7).

Sigma 2 enpresak El Mundo egunkariarentzat inkesta egin du. Egunkariak gaur argitaratu duenez, Junts pel Sik garaipena eskuratuko luke botoen % 39,4 lortuta (62-65 eserleku), ondoren Ciudadanosek bozen % 12,7 (16-17 ordezkari) erdietsiko lituzke eta Cat si que es potek % 12,4 (15-17).

PSCk botoen % 11,1 (14-15) lortuko lituzke eta PPk % 9,8 (13). Azkenik, CUPek bozen % 6,7 (8-9 eserleku) eskuratuko lituzke, eta UDCk botoen % 3,8 eta hiru ordezkari.

Inkesta abuztuaren 31tik irailaren 3ra egin zuen Sigma 2ek. 1.400 elkarrizketa telefoniko egin zituen.

El Periodico egunkariak igandean argitaratutako inkesta baten arabera, Junts pel Si hautagaitzak eta CUP alderdiak gehiengo osoa lortuko dute irailaren 27ko hauteskundeetan.

GESOP etxeak abuztuaren 31 eta irailaren 2a bitartean egin zuen aipaturiko inkesta eta, horren arabera, Junts pel Si hautagaitzak 60-62 diputatu (botoen % 38,8) lortuko ditu eta CUP alderdiak, berriz, 7-8 ordezkari (botoen % 6).

Ciutadans izango da Parlamentuko bigarren indarra (25-27 diputatu), beti ere inkestaren arabera. Hirugarren tokia eskuratuko du Catalunya Si que es Pot hautagaitzak (15-17 ordezkari), PSCren (13-14 ordezkari) eta PPren (10-11 ordezkari) aurretik. Bestalde, Unio alderdia Parlamentutik kanpo geldituko da.

Pedro Sanchez PSOE Katalunia efe

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Tarragonan. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez, katalanista

Bestalde, katalanista sentitzen dela adierazi  du Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak. Sentimendu hori Espainian aldarrikatzeko konpromisoa hartu du buruzagi sozialistak: ?Ez dut Katalunia suntsitu bat nahi, Katalunia hobe bat baizik Espainia ezberdin batean. Ni ere katalanista sentitzen naiz?.

Hirugarren adineko jendeari zuzendutako ekitaldi batean, Tarragonan, ustelkeria estaltzeko helburuarekin sezesioaz hitz egitea leporatu dio Sanchezek Artur Mas Generalitateko presidenteari. ?PPrekin lan erreforma adosten zuen bitartean? independentziaz hitz egiten hasi zela salatu du PSOEko buruzagiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa