Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

I27

Romeva: 'Baiezkoak galtzen badu, Estatua beligeranteagoa izango da'

“Era demokratikoan, positiboan, konstruktiboan eta barneratzailean aurrera egiten dugu ala atzerakada geldiezina izango da. Horren jakitun izan behar gara”, adierazi du Junts pel siko zerrendaburuak.

Raul Romeva Junts pel siko hautagaia. Argazkia: EFE
Raul Romeva Junts pel siko hautagaia. Argazkia: EFE
Romeva, independentziaren aldeko hautagaia

1:56

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Independentismoak I27ko hauteskundeetan garaipena lortzen ez baldin badu ?Kataluniaren aurkako Estatuaren erantzuna hain beligerantea izango da, ze gauden horretan geratzea izugarria lizateke?, ohartarazi du Raul Romeva Junts pel siko hautagaiak.

?Era demokratikoan, positiboan, konstruktiboan eta barneratzailean aurrera egiten dugu ala atzerakada geldiezina izango da. Horren jakitun izan behar gara?, adierazi du Romevak Catalunya Radion.

68 diputatu (Kataluniako Parlamentuaren % 51) independentzia aldarrikatzeko nahikoa ote den galdetu diote Junts pel siko zerrendaburuari.  Romevaren hitzetan, ?bide horretan aurrera egiteko agindua duen gehiengo parlamentarioa baldin badago, bide hori legitimoa litzateke?.

Hala eta guztiz ere, botoen eta eserlekuen gehiengoa lortzea espero du Romevak. ?Botoen % 55 lortzen baldin baditugu kanpoaldera begira agindu oso argia izango genuke eta horren bila joan behar gara. Helburua ahalik eta emaitzarik onena lortzea da, zalantza barik?, azaldu du.

Bestalde, Manos Limpias eskuin muturreko sindikatuak salaketa aurkeztu du gaur Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean, Artur Mas Generalitateko presidentearen atxiloketa eskatzeko, plebiszitu hauteskundeak deitzeagatik. Manos Limpiasen ahotan, ?legeari iruzur egiten ari zaio?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako hauteskundeak