Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

I27

Romeva: 'Katalunia jipoitzen ari den Estatuari aurre egin behar diogu'

“Ez da Estaturik ez dugula, aurka Estatu bat dugula baizik”, azpimarratu du Junts pel siko zerrendaburuak kanpainaurreko lehen ekitaldian.

Junts Pel Sik bere hautagaiak aurkeztu ditu Bartzelonan. Argazkia: EFE
Junts Pel Sik bere hautagaiak aurkeztu ditu Bartzelonan. Argazkia: EFE
Junts Pel Sik bere hautagaiak aurkeztu ditu Bartzelonan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Independentismoa zabaltzeko aniztasunetik lan egitea eskatu du Raul Romeva Junts pel siko zerrendaburuak. ?Katalunia jipoitzen ari den Estatu? bati aurre egin behar diotela ohartarazi du Romevak. Zerrenda soberanista bateratua osatzea beste aukerarik utzi ez dietela aurpegiratu du hautagaiak.

?Ez da Estaturik ez dugula, aurka Estatu bat dugula baizik?, azpimarratu du Junts pel siko zerrendaburuak kanpainaurreko lehen ekitaldian. Romevaren ahotan, kataluniarrak hitz egiten eta konponbide bat bilatzen saiatu dira, baina 2010ean ezinezkoa zela konturatu ziren Auzitegi Konstituzionalak Estatutua berria zapuztu zuenean.

?Lege bidegabe eta errepresiboekin kataluniarrak goitik behera jipoitzen? ari direla kritikatu du Junts pel siko zerrendaburuak. Gainera, adierazpen askatasuna gauzatzeagatik milioi askoko isunak, A9agatik kereila lotsagarriak eta mehatxu koldarrak erabiltzen ari direla salatu du.

Gobernu zentralak gelditu ezin dezakeen gauza bakarra hautestontzien erabakia izango dela defendatu du Romevak. Horregatik, independentismoak hauteskundeak irabaztea ezinbestekoa dela uste du. Horretarako, independentismo guztiek, ezkerrekoek zein eskuinekoek, baturik lan egitea beharrezkoa dela adierazi du.

"Irabazi dezakegu, baina ez dago irabazita?

?Irabazi dezakegu, baina irabazita dago, Europak eskatzen digun agindu demokratikoa lortzea zerrenda honen bitartez posible izango da soilik?, azpimarratu du. Romevaren hitzetan, azaroaren 9ko prozesu parte-hartzailean amaitzerik izan ez zuten lana bukatzeko balioko du I27ak.

Raul Romeva efe

Raul Romeva Junts pel siko zerrendaburua. Argazkia: EFE

Bartzelonako Parc de la Ciutadella parkean ekitaldia egin du Junts pel sik kanpainaurreari hasiera emateko. Hautagaitzako independenteak aurkezteko aprobetxatu dute. Artur Mas Generalitateko presidenteak eta Oriol Junqueras ERCko buruzagiak ez dute ekitaldian parte hartu.

Bestalde, Josep Antoni Duran Lleida Unioko buruzagiaren hitzetan, irailaren 27ko hauteskundeen ondoren 68 diputaturekin soilik independentzia aldarrikatzea ?astakeria?, ?sen demokratiko falta? eta ?herritarrenganako errespetu falta? izango litzateke.

Gainera, Manos Limpias eskuin muturreko sindikatuak Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea atxilotzea eta kargugabetzea eskatuko dio Consuelo Madrigal Estatuko fiskalburuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Bartzelona albisteak