Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Kargu hartzea

Erabakitzeko eskubideari 'oztoporik' ez jartzeko eskatu du Masek

Katalunia "orain mende askotik, bere burua naziotzat jotzen duen herrialdea" dela esan du Artur Mas Generalitateko presidenteak.

Artur Masen kargu hartzea. EITB
Artur Masen kargu hartzea.
Artur Masek Generalitateko presidente kargua hartu du

1:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas CiUko buruzagiak Generalitateko presidente kargua hartu du eta Kataluniaren erabakitzeko eskubideari "oztoporik" ez jartzeko eskatu dio Espainiari. Halaber, bere Gobernua "aurrekoaren eboluzioa" izango dela eta lehen bilera abenduaren 27an egingo dutela iragarri du.

20 minutuko diskurtsoan, "herri baten nahiari trabarik" ez jartzeko eskatu du eta helburu gisa, kohesio soziala, ekonomia berreskuratzea eta Kataluniak bere etorkizuna erabaki ahal izatea aipatu ditu. Ildo honetan, "Kataluniak milaka urteko historia du; ez da Konstituzioarekin jaio", azpimarratu du.

"Norabide aldaketa honekin bi barkuren arteko talka gertatzeko arriskua" dagoela onartu du eta hori ekidin nahiko lukeela gaineratu du, baina "ezer egin gabe gelditzea Katalunia noraezean uztea" litzatekeela adierazi du.

Bestalde, Cristobal Montoro Ogasun ministroari aipamen eginez, orain mende batzuk, Generalitatearen funtzio nagusia zergak bildu eta adostuta, erregeari ematea zela ekarri du gogora.

ERCrekin legegintzaldirako eginiko akordioa "egonkorra" dela eta "beste alderdi politikoei eta gizarteari irekitzeko asmoarekin" jaio dela esan du.

"Akordioak emaitzen baitan epaitu beharko lirateke, eta aurreiritziekin", nabarmendu du. 

C's ez da ekitaldian egon

Albert Rivera C's alderdiko presidenteak azaldu duenez, alderdiko diputatuak ez dira kargu-hartzearen ekitaldian egon, Masek "elkarbizitzaren eta zuzenbidezko estatuaren marra gorri guztiak hautsi dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea