Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

ERCren botoei esker

Artur Masek Generalitateko presidente kargua hartuko du

Artur Mas CiUko buruzagiak independentziaren kontsulta hizpide izango duen legegintzaldiari aurre egin beharko dio.

Artur Mas. Argazkia: EITB
Artur Mas.
Artur Mas. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas CiUko buruzagiak Kataluniako Generalitateko presidente kargua hartuko du Generalitatearen jauregian egingo duten ekitaldi ospetsuan. ERCren botoei esker Gobernu taldea prestatzen ari da independentziaren kontsulta hizpide izango duen legegintzaldiari aurre egiteko.

Sant Jordi aretoan egingo den ekitaldia Nuria de Gispert Parlamentuko presidenteak hasiko du. Izendapen errege dekretua irakurri ostean, Masek karguari zin egingo dio.

Generalitateko presidentearen bereizgarria emango dio Gispertek, 1932an Francesc Macia Kataluniako presidente ohiak aurrenekoz erabili zuen medaila.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa Espainiako Gobernuko ordezkari gisa joango da Maria de los Llanos de Luna Gobernuak Katalunian duen ordezkariarekin batera.

Gaurko ekitaldian, Artur Mas i Gavarró (Bartzelona, 1956) Generalitateko 129. presidente hautatuko dute ERCrekin negoziazioetan egon ostean, gobernagarritasun akordioa itxi eta gero.

CiUko buruzagiak autodeterminazioaren inguruko kontsulta suspetzeko deitu zituen hauteskundeak. 12 diputatu galdu zituen (62tik 50era jaitsi zen) eta ondorioz, bigarren indarrarekin, ERCrekin, akordioa egin behar izan du, azken honek 11 eserleku irabazi eta denera 21 diputatu lortu baitzituen.

Gobernagarritasun akordioak etorkizuneko Gobernuaren ekimen legegileak bermatu ez ezik, zerga berriak ezarri eta 2014an independentziaren inguruko kontsulta ere aurreikusten du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea