AEB-ko Hauteskundeak -

Sare sozialak

Obamaren garaipenaren txioa, historiako arrakastatsuena

"Four more years" (Lau urte gehiago) mezua eta emaztea besarkatzen erakusten duen argazkia txiotu ditu Obamak; hemengo 09:00ak arte, mezu horren 498.000 bertxio egin dituzte.

Barack Obama, eskerrak emateko eman duen hitzaldian. Argazkia: EFE
Barack Obama, eskerrak emateko eman duen hitzaldian. Argazkia: EFE
Barack Obama, eskerrak emateko eman duen hitzaldian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obamak Twitter sare soziala aukeratu du 2016ra arte AEBetako presidente izaten jarraituko duela ospatzeko. Horrela, garaipenaren berri emateko Obamak idatzi duen txioa Twitterreko historian arrakasta handiena izan duena da.

"Four more years" (Lau urte gehiago) mezua eta emaztea besarkatzen erakusten duen argazkia txiotu ditu Obamak; hemengo 09:00ak arte, mezu horren 498.000 bertxio egin dituzte.

Txio horrez gain, Election Day 2012 izendatu dutenari buruzko beste 31 milioi mezu idatzi dira, Twitterrek blog ofizialean adierazi duenaren arabera. Hedabideek ere Twitterren eskaini dituzte hauteskundeetako emaitzak, eta gai horri buruzko elkarrizketa kopuruak ere gora egin du. Minutuko, 327.452 txio sortu dituzte.

Txio arrakastatsu horrez gain, eskerrak emateko beste mezu bat ere idatzi du Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea