AEB-ko Hauteskundeak -

Polemikaren ondoren

Romney: 'Nire kanpaina herritar guzti-guztiei zuzenduta dago'

Adierazpen polemikoen ondoren sortutako kritiken inguruan hitz egin du Romneyk, eta hauteskundeetan giltzarri izango den komunitate hispanoari zuzendu zaio elkarrizketa batean.

Mitt Romney Univision katean egindako elkarrizketan. Argazkia: EFE
Mitt Romney Univision katean egindako elkarrizketan. Argazkia: EFE
Mitt Romney Univision katean egindako elkarrizketan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botoa Obamaren alde emango dutenak mespretxatu ostean jasotako kritikei erantzuteko aukera izan du Mitt Romneyk komunitate hispanoari zuzendutako elkarrizketa batean. Bere hauteskunde kanpaina "herritar guzti-guztiei zuzenduta" dagoela esan du AEBetako Presidentetzarako hautagai errepublikanoak.

Adierazpen polemikoen ondoren Reuters/Ipsosek egindako inkestaren arabera, hautagai errepublikanoaren irudiak txarrera egin du boto-emaileen % 43ren ustez, eta onera % 26ren aburuz.

Miamiko Unibersitatean Univision kateak antolatutako elkarrizketa horretan (35 minutu iraun du), hispanoentzat garrantzitsuak diren zenbait gairen inguruan aritu da Romney, adibidez, Obamak bultzatutako Dream Act legeaz (milaka estatubatuar gazte deportatzea geratuko du). Obamaren proposamena ukatuko duten ez du zehaztu Romneyk, baina "12 milioi pertsona deportatzeko, ez gara herrialde osoan sarekadak egiten hasiko. Hori ez da modua. Deportazio masiboak ez ditut gustuko", esan du hautagaiak.

Elkarrizketan, langabezia, osasun erreforma eta sexu bereko pertsonek ere ezkontzeko duten eskubideaz inguruan ere hitz egin dute.

Barack Obamak ere eskema berbera izango duen elkarrizketa bat egingo du hedabide berean. Historian lehen aldiz, komunitate hispanoari zuzendutako elkarrizketa espezifikoak egingo dituzte AEBetako Presidentetzarako hautagaiek. "Hispanoentzat gakoak diren gaiak jorratuko dituzte bertan, hauteskundeetan botoa emango duten 20 milioi hispanoek botoa nori eman erabakitzerakoan informazio nahikoa izan dezaten", esan du Cesar Condek, Univision katearen presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea