AEB-ko Hauteskundeak -

AEBetako hauteskundeak

Giltzarri diren estatuak

Botoa errepublikanoen zein demokraten esku geratzeko aukera berdina duten estatuak giltzarriak dira. Hauteskude kanpainan bertan ere hilabete batetik bestera alda daiteke emaitza.

AEBetako hauteskundeen kartela Argazkia: EITB
AEBetako hauteskundeen kartela Argazkia: EITB
AEBetako hauteskundeen kartela Argazkia: EITB

Maider Beistegi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako presidentea ez dute herritarrek zuzenean aukeratzen. Hilabete asko irauten duen prozesua da: izan ere, emaitzak estatuz estatu ematen dira jakitera. Lurralde bakoitzak ordezkari kopuru bat du Hautesleen Biltzarrean. Eta hain zuzen ordezkari horiek aukeratuko dute presidentea. Bi hilabete igarota, Etxe Zuriko agintari berriaren izena emango dute ezagutzera.

538 hauteslek osatzen dute biltzarra (100, senatari kopuruari dagozkionak + 435, ordezkarien gaberakoei dagozkienak + 3 Columbiako barrutiari dagozkionak). Populazioaren arabera, estatuak gutxienez 3 hautesle izango ditu, eta gehienez 55. Mainen eta Nebraskan izan ezik, gainerako estatu guztietan irabazleak eramaten ditu estatu horri dagozkion boto hautesle guztiak. Presidente izateko, hautagaiak Hautesleen Biltzarraren 270 boto lortu behar ditu. Hautagaiak ez du derrigorrean irabazi behar herri-botoetan.

AEBetako presidenteak ez du Kongresuaren kontrola. Kongresua bi ganberatan dago banatuta: Senatua eta Ordezkarien Ganbera.

Kongresuko kideak herritarrek aukeratzen dituzte; estatu bakoitzak bereak. Ordezkarien Ganberak 435 kide ditu, estatuen biztanleriaren arabera banatuta. Senatuak, ostera, 100 kide ditu; bina estatu bakoitzeko. Ordezkarien Ganberako kideak urte birako aukeratzen dira, eta senatariak sei urteko agintaldirako dira.

Hautagaien arteko aldea txikia da zenbait estatutan -swing states edo battlegroung states- eta, horregatik, estatu horietako emaitzek berebiziko garrantzia dute; 'estatu giltzarriak' dira. Etxe Zurira iristeko behar diren 270  botoak eskuratzeko estaturik klabeenak Florida (29), Ohio (18),  Wisconsin (10), Nevada (6), Virginia (13) eta Colorado (9) dira.

Beste zenbait estatutan, aldiz, beti alderdi berak irabazteko ohitura izaten da; safe states, dira.

2008an %6 edo hortik beherako aldearekin ondoko estatuetan irabazi zuten bi alderdi nagusienetako hautagaiek

McCainek irabazitakoak: Montana (3), Missouri (10), Georgia (15) Obamak irabazitakoak: Florida (29), Ipar Carolina (16), Virginia (13), Indiana (11), Ohio (18) 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea