AEBko hauteskundeak bideoak 2020: AEBko hauteskundeetako erreportajeak gaur | EITB AEB hauteskundeak

AEB-ko Hauteskundeak

albisteak

- AEB-ko Hauteskundeak

1:45

AEB nola aldatu den azaldu digute bertan bizi diren euskaldunek

Pilotan jokatzera, artzain… horrela iritsi ziren Iñaki Asueta, Urgentzio Sarratea eta Mike AEBra. Urteak daramatzate bertan bizitzen, baina ez dute astean behin taberna berean bazkaltzeko eta musean jokatzeko ohitura galdu.

albisteak

- AEB-ko hauteskundeak

2:05

Hauteskunde iruzurruraren akusazio faltsuei aurre egiteko prest ageri dira Arizonan

Arizonako Maricopa eskualdean badira oraindik 2020an Trumpi hauteskundeak lapurtu zizkiotela sinesten duenik. Hori kontutan izanda, estatua prest dago desinformazioaren kontra egiteko, hiritar batzuk ordea, gertatu litekeenaren beldur dira.

albisteak

- AEB-ko Hauteskundeak

2:06

Honela egiten dute abortu eskubidearen aldeko kanpaina Arizonan

Arizonandebekatuta dago 15. astetik aurrera abortatzea. Hauteskunde egunean hori aldatu eta 24 arte luzatzearen aldeko kanpaina egiten ari da Stephanie Stahl Hamilton ordezkari demokrata.

albisteak

- AEB-ko hauteskundeak

2:15

Arabiarren botoek demokratak zigortu ditzakete, Israeli emandako babesagatik

YERAI DIAZ IKARAN | AEB

110.000 biztanlerekin, AEBko arabiar biztanlerik gehien dituen hiria da Dearborn. Askok senideak gerran harrapatuta dituzte. Dearbonen, gehienek esan digute ez dutela ez Harris ez Trump bozkatuko, Ekialde Hurbileko gerragatik.

albisteak

- AEB-KO HAUTESKUNDEAK

2:27

Springfieldeko haitiarrak kanpainaren erdigunean egon dira, Trumpek botatako gezur baten ondorioz

Immigrazioa gai nagusienetako bat izan da berriro hauteskunde hauetan. Bi hautagaiek azken urteotako migrazio politika zorrotzenak agindu dituzte. Migrazio tentsioa ez da soilik mugako estatuetan igartzen; erdi mendebaldeko hiri txikietara ere iritsi da, Springfieldera, kasurako.

albisteak

- AEB-ko hauteskundeak

1:47

Riki Lasa eta Luis Elu, AEBn bozkatuko duten bi pilotari ohi: Harrisen aldekoa bat, Trumpen aldekoa bestea

YERAI DIAZ IKARAN | AEB

AEBko hauteskundeetarako astebeteren faltan, Euskal Herritik joandako ehunka herritarrek eta horien oinordekoek bozkatuko dute. EITB bi pilotari ohirekin izan da. Riki Lasak Trump diktadoretzat dauka; Eluk, berriz, presidente ohiaren politikak defendatzen ditu.

albisteak

- AEB-KO HAUTESKUNDEAK

1:42

Latinoen botoa erabakigarria izan daiteke Trumpen eta Harrisen arteko dueluan

YERAI DIAZ | EITB MEDIA

Sekula baino latino gehiago dago deituta AEBko hauteskundeetara. 36 milioi inguru dira bozkatzeko eskubidea dutenak eta, historikoki demokratak izan badira ere, Trumpek indarra hartu du latinoen artean. Alde bateko zein bestekoekin gara.

albisteak

- Hauteskundeak AEB

Zenbat estatutan dute emakumeek aborturako eskubidea mugatuta edo debekatuta?

EITB MEDIA

AEBko hauteskunde-kanpainak mahai gainean jarri ditu berriro emakumeen ugaltze eta sexu eskubideak. AEBko 8 estatutan dute emakumeek aborturako eskubide mugatuta, eta 13tan, zuzenean debekatuta.

Mundua

HAUTESKUNDEAK

  • Gizon bat, bozkatzen

    Gizon bat, bozkatzen. Argazkia: EFE

Kongresuaren kontrola eta abortuari, kalamuari eta migrazioari lotutako neurriak ere erabakiko ditu AEBk

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Berriki argitaratutako inkestek 230 urtean jaso ez diren emaitzak aurreikusten dituzte, alegia, bi ganberetan kolore aldaketa iragartzen dute. Bestalde, 146 ekimen bozkatuko dituzte azaroaren 5ean AEBko 41 estatutan.

Mundua

AEBko hauteskundeak

  • Estatu giltzarriak 2024ko hauteskundeetan

    Estatu giltzarriak 2024ko hauteskundeetan. Argazkia: EITB

'Swing States', AEBko bozetan erabakigarriak izan daitezkeeen zazpi estatu giltzarriak

EITB MEDIA

Nevadan, Michiganen, Arizonan, Ipar Carolinan, Wisconsinen, Georgian eta Pennsylvanian gertatzen denaren araberakoak izango dira AEBko Presidentetzarako hauteskundeetako emaitzak, horiek guztiak estatu giltzarriak baitira Harrisen eta Trumpen arteko lehian.

Mundua

AEB-ko hauteskundeak

  • AEBko Ordezkarien Ganbera. EFE

    AEBko Ordezkarien Ganbera. EFE

Nolakoa da AEBko hauteskunde sistema eta zergatik ez du beti bozkatuenak irabazten?

EITB Media

AEBko historia osoan, bost presidente galtzaile izan ziren bototan hauteslekuetan. Azkena, hain justu, Donald Trump izan zen, 2016an.

2:03

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Sindikatu gehienek Harris babesten dute, baina gero eta gehiago dira errepublikanoengana hurbildu direnak

YERAI DIAZ | EITB MEDIA

Ford lantegi batean izan gara, Detroiten. Ekonomiak kezkatzen ditu gehien estatubatuarrak, eta askorentzat errepublikanoek hobeto kudeatzen dute. Trump eta Harris langileen botoa lortzeko lehian dira, eta gudu-zelaietako bat Detroit dute.