Orokorrak -

EITB-ren inkesta

PPk gehiengo osoa, Espainian; Euskadin, PSE, EAJ eta Amaiur berdinduta

Espainian, PPk 181-185 eserleku izango ditu, eta PSOEk 115-119. Euskadin, PSEk 4-5 lortuko ditu, EAJk 4-5, Amaiurrek 5-6 eta PPk 3-4.

TNS Demoscopiak EITBrentzat egindako inkestaren emaitzak

03:18

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk gehiengo osoa lortuko du gaur Espainian egindako hauteskunde orokorretan, PSOEri 14 puntu eta 60 eserlekuko aldea aterata; Euskadin PSEk, EAJk eta Amaiurrek berdindu egingo dute; eta Nafarroan UPN-PP koalizioa izango da garaile, TNS Demoscopia enpresak EITBrentzat hauteslekuetan egindako inkestaren arabera.

Espainian PPk 181-185 eserleku lortuko ditu (botoen % 43,5), hots, duela lau urte baino 27-31 gehiago, eta PSOEk 115-119 (botoen % 30), azken orokorretan baino 52-56 gutxiago. Sozialistentzat, euren historia osoko emaitzarik txarrenak dira.

Inkestaren arabera, Izquierda Unida (IU) nabarmen hazi da, 2 eserleku izatetik 9-11 izatera pasatuko baita. CiUk eta UPyDk ere egingo dute gora. CiUk 13-15 eskuratuko ditu (2008an 10 izan zituen), eta UpyDk 3-4 (bakarra zuen), denak Madrilen.

Amaiurrek 6-7 lortuko ditu, ERCk 3, BNGk 2, CCk 2-3, Compromis-ek 0-1, PxC-k 1 eta Geroa Baik 0-1.

Euskadin, berdinketa teknikoa izango da PSEren, EAJren eta Amaiurren artean.

PSE izango da alderdi bozkatuena, botoen % 25,2 eskuratuta, eta 4-5 diputatu izango ditu. EAJ izango da bigarrena (4-5 eserleku, botoen % 23,3), Amaiur hirugarrena (5-6 eserleku, botoen % 23,1) eta PP laugarrena (3-4 eserleku, botoen % 18).

Datu horiek eskuan, Amaiurrek talde parlamentarioa izango du, baina ez dago argi EAJk ere lortuko duen.

Nafarroan, UPN-PP koalizioa izango da lehen indarra (2-3 diputatu, botoen % 37) eta PSN bigarrena (1-2 diputatu, botoen % 23,5). Amaiurrek diputatu bat izango du (botoen % 15,3) eta Geroa Baik 0-1, botoen % 11,3rekin.

Andaluzia kolorez aldatuko da, PP garaile izango baita lehen aldiz, barruti guztietan, Sevillan barne.

Katalunian, PSC izango da lehen indar politikoa, baina CiUrekin berdinduko du eserleku kopuruan, eta PPk baino lau gehiago baino ez ditu izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea