Orokorrak -

HAUTESKUNDE OROKORRAK

Hauteslekuetan egindako galdeketak, eitb.com-en 20:00etatik aurrera

Azaroaren 20ko Hauteskunde Orokorren emaitzen iragarpen eta estimazio zerbitzua, 20.00etatik aurrera eitb.com-en.

Hautestontziak hautesleku batean. Argazkia: EITB
Hautestontziak hautesleku batean. Argazkia: EITB
Hautestontziak hautesleku batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteslekuetan bertan egindako galdeketen emaitzak eskainiko ditu eitb.com-ek, 20:00etatik aurrera.

TNS Demoscopia enpresak egingo ditu galdeketak hauteslekuen irteeran, egun osoan zehar, 09:00etan hasi eta 18:45 bitartean.

190.000 inkesta inguru egingo dituzte denera herrialde osoko 1.250 hauteslekutan; batez beste 152 elkarrizketa, hautesleku bakoitzeko.

EAEn, 10.792 galdeketa egingo dituzte 71 hauteslekutan, eta Nafarroan 3.344, 22 hauteslekutan.

Inkesten erantzunak TVEn eta FORTAn (Erkidegoetako Irrati eta Telebisten Erakundeen Federazioa) eskainiko dira.

Azaroaren 20ko hauteskunde orokorren emaitzen estimazio eta iragarpenen zerbitzuko datu guztiak 20:00etatik aurrera kontsultatu ahal izango dira eitb.com-en.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea