albistea -

Hauteskunde-kanpaina

Amaiur: 'Espainiaren eskubidea euskal gizarteak dioena onartzea da'

Euskadin "gatazka politiko historiko bat dago, nahiz eta batzuek hori ukatu", adierazi du Iñaki Antiguedad Amaiur koalizioren Bizkaiko zerrendaburuak.

Amaiurreko ekitaldiaren une bat
Euskal Herriaren aldaketarako 'zubia eta motorra' izango dela dio Amaiurrek

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriak "erabakitzeko eskubidea" duela esan du gaur Iñaki Antiguedad Amaiur koalizioren Bizkaiko zerrendaburuak. Horrela, "Espainiaren eskubidea euskal gizartearen gehiengoak dioena onartzea eta errespetatzea" dela adierazi du Antiguedadek.

Amaiur koalizioaren kanpaina hasiera ekitaldian parte hartu du Antiguedadek Portugaleten. Rafa Larreina Gipuzkoako hautagaiak eta Jonathan Martinez (Bizkaia) eta Maite Sarasola (Gipuzkoa) Senaturako hautagaiek lagundu dute ekitaldian.

Euskadin "gatazka politiko historiko bat dago, nahiz eta batzuek hori ukatu", adierazi du Antiguedadek. Bestalde, "une historiko batean" gaudela esan du Amaiurreko ordezkariak, "eta ez mundu guztia mugitu delako, batez ere batzuek mugitu garelako baizik".

Gatazka "behingoz gainditzeko aukera aprobetxatuko dugula esan behar diegu Madrili eta hango erakundeei, baina demokrazia oso batetik abiatuta, eta ez demokrazia tranpa edo transgeniko batean", Antiguedaden hitzetan.

"Euskal Herriaren eskubideak"

Gatazka "gainditzeko oinarriak Euskal Herriak herri gisa dituen eskubideak eta gizartearen eskubide zibil eta politiko, indibidual zein kolektiboak, onartzea" direla azaldu du hautagaiak.

Antiguedaderen ahotan, "gatazka gainditzeko edozein saiakeraren oinarri da onarpen hori, bakea eta normalizazioa lortzeko, gatazka indarkeria izan ala ez baino zabalagoa dela ulertuta, indarkeriak jarraitzen duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea