Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren bigarren eguna

Pozueta (EH Bildu): 'Borroka feministaren konpromisoa eramango dugu Madrilera'

Elkarrekin Podemosek etxebizitzarako eskubidea oinarrizkoa izatea du helburu. EAJk ohartarazi du "zentralizazio haize eta ekaitza" daudela, eta PSE-EEk euren eta eskuindarren ereduak kontrajarri ditu.

Bel Pozueta EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua. Argazkia EiTB
Bel Pozueta EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua. Argazkia EiTB
Bel Pozueta EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua. Argazkia EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemosek ekitaldia egin du Zarautzen eta etxebizitzarako eskubidea "benetan" oinarrizkoen artean sartzen saiatuko dela esan du, "PSOE koldarra" izan zelako eta "etxebizitza eskuratzeko gazteek, adinekoek eta familiek duten arazo handiari aurre egin ez" ziolako.

Pilar Garrido eta Rafael Sainz de Rozas Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuek parte hartu dute eguerdian kostako udalerrian egin duten ekitaldian.

"Etxebizitza eskuratzea da zintzilik dagoen gaietako bat, bai Estatuan bai Euskadin", adierazi du Garridok. Gainera, etxebizitza eskubidea "Konstituzioan eta nazioarteko itun gehienetan aitortuta" dagoela eta "euskal herritarrok oraindik egikaritu ez dugula" gogorarazi du.

Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk eta Equo Berdeak-ek osatzen duten koalizioko hautagaiek esan dute alokairurako eskaintza "oso txikia" dela eta "neurriz kanpoko" prezioekin, eta ohartarazi du gaur egun merkatu pribatua dela etxebizitza eskuratzeko baldintzak ezartzen dituena "oinarrizko eskubide, oinarrizko behar" den horren gainean.

Garridok eta Sainz de Rozasek azaldu dutenez, etxebizitza eskuratzea da "gure herrialdeko gazteek bizitza proiektua hasteko ematen duten lehenengo pausoa". "Horregatik, onartezina da alde batetik neurriz kanpoko prezioak egotea eta, bestetik, lan prekarietatea eta soldata baxuak egotea", gaineratu dute.

Etxebizitzaren arazoa konpontzeko neurri bateria aurkeztu du Elkarrekin Podemosek
Etxebizitzaren arazoa konpontzeko neurri bateria aurkeztu du Elkarrekin Podemosek
Etxebizitzaren arazoa konpontzeko neurri bateria aurkeztu du Elkarrekin Podemosek

1:13

Aitor Esteban EAJren Bizkaiko zerrendaburuak botoa eskatu du Madrilen "ahots propioa" izateko "datozen haize eta ekaitz zentralizatzaileei" aurre egiteko. Era berean, azpimarratu du "aukera guztiak" aprobetxatuko dituztela autogobernua defendatzeko eta handitzeko "Euskadi geroz eta libreago batera bidean".

Tolosan egiten ari diren EGI Egunean adierazi duenez, "erronka handiak" dituzte Madrilen, eta "bertan egon beharra dago euskal herritarren interesak zaintzeko".

"EAJ ez badago, inork ez ditu euskal interesak Kongresuan eztabaidagai jarriko. Euskadik ahots propioa behar du, Estatuko indar politiko baten mende ez dagoena, eta benetan akordioak lortzeko eta irtenbideak aurkitzeko gai dena, esloganak baztertuta. Erakutsi dugu, eta berriro egingo dugu", azaldu du.

Buruzagi jeltzaleak esan du EAJren "historian" dagoela "hitz egitea, negoziatzea, ituntzea", eta hori omen da "bidea, egunero". "Ekaitzak etor litezke, baina inork ez gaitu gure norabidetik aldenduko. Aukera guztiak aprobetxatuko ditugu gure herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta Madrildik datorren haize zentralizatzailearen aurrean autogobernua defendatzeko eta handitzeko. Euskadi geroz eta libreago baten alde", gaineratu du.

Bestalde, Estebanek EGIko garaiak gogoratu ditu, trantsizio garaia, eta esan du "EAJ mespretxatzen" zuten asko zeudela eta gazte askok "totalitarismoa eta indarkeria besarkatu zutela": "Mehatxua babestu zuten, jabetza publikoaren suntsipena eta haiek bezala pentsatzen ez zutenak beldurraraztea".

EAJk Madrilen ahots propioa izan beharraz ohartarazi die gazteei
EAJk Madrilen ahots propioa izan beharraz ohartarazi die gazteei
EAJk Madrilen ahots propioa izan beharraz ohartarazi die gazteei

1:06

Adriana Lastra PSOEren idazkariorde nagusi eta Kongresuko bozeramaileak ohartarazi du irabaztea ez dela "agintean egotea" eta, eskuindarrak izen askorekin aurkezten badira ere, "azken 40 urteetan eraikitakoa suntsitzeko" olde eskuindarra bakarra dela.

Lastrak Barakaldon egindako ekitaldi politikoan egin ditu adierazpenok, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia, Patxi Lopez Bizkaiko zerrendaburu sozialista, eta Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaia bertan zirela.

Ordezkari sozialistak salatu du eskuindarren "alfa arrentzat" emakumeak "hirugarren mailako" pertsonak direla, eta "gutxiengo pribilegiatu batek gehiengoari agintzea" bilatzen dutela. Lastrak azpimarratu du bi eredu daudela jokoan: "barne hartzailea eta anitza" ala "txuri-beltzeko Espainia".

PSEk ohartarazi du eskuinak 40 urteko eredua suntsitu nahi duela
PSEk ohartarazi du eskuinak 40 urteko eredua suntsitu nahi duela
PSEk ohartarazi du eskuinak 40 urteko eredua suntsitu nahi duela

0:51

Bel Pozueta EH Bilduren Nafarroako zerrendaburuak esan du "borroka feministaren konpromisoa" eramango duela Madrila, "Espainiako Estatuak bizi duen inboluzio giroaren erdian".

Pozuetak emakumeen ekitaldi batean parte hartu du Atarrabian, eta azaldu duenez, "inboluzio autoritario testuinguru honetan, agi ikusten dugu zalantzan jartzen diren lehen eskubideak, kendu nahi dizkigutenak, gureak direla, emakumeon eskubideak, urte luzeetako borrokaren bidez lortuak”.

"Niretzat ohorea eta konpromisoa da Madrilgo Kongresura borroka feminista eramatea", adierazi du Pozuetak, feministak "argi luzeak jarrita borroka egitera ohituak" daudela eta "mehatxu eta mespretxuen gainetik aurrera begira egoteko gai" direla goraipatu aurretik.

"Badakit zer aurkituko dugun Madrilen, hemen pairatu baitugu", adierazi du: "Konfiantza osoa dut Nafarroa feministaren bultzadan. Zeren hemen, bai Nafarroan bai Euskal Herri osoan, aurre egiten jakin dugu eta borroka sozial eta politikoa irabazten ari gara".

"Hori da Kongresura eramango dugun esperientzia. Duzuen esperientzia handia, erakundeetan duguna, kalean, eta lantokietan", adierazi die bertaratutakoei.

EH Bilduk Madrilera eramango du borroka feminista
EH Bilduk Madrilera eramango du borroka feminista
EH Bilduk Madrilera eramango du borroka feminista

0:50

Beatriz Fanjul Bizkaiko PPren zerrendaburuak gaur esan du bere belaunaldiko gazteek lan "aukera onak" behar dituztela, eta soldata jasoko duten "aurreikuspena". Horren aurrean, bere alderdia "bermea" dela uste du.

Bilbon propaganda banatzeko egin duen ekitaldian adierazi duenez, "Sanchezek Gobernuan daraman bederatzi hilabeteetan 126.000 lanpostu suntsitu dituzte", eta "Aznarren garaian 5 milioi lanpostu eta Rajoyrenean 3 milioi sortu" zirela.

Hautagai bizkaitarrak azpimarratu duenez, "Espainia ondo egon denean, euskal herritarrak ere bai", eta hori "PPren eskutik" gertatu da.

Fanjulek "emakume gazte eta euskal herritarra" dela goraipatu du, eta beste hautagai batzuk, "adineko gizonezkoak", ez direla gazteen arazoen jakitun.

Ordezkari popularrak berretsi du bere alderdia dela Pedro Sanchez sozialistaren "alternatiba", eta PPk "konplexurik gabe" defendatu dituela askatasuna, foru izaera, Gernikako Estatutua, "Espainia konstituzional askea" eta "Euskal Herri demokratikoagoa".

Gasteizko zezen plazako mitinaren oihartzuna dute gaur PPren kanpainan
Gasteizko zezen plazako mitinaren oihartzuna dute gaur PPren kanpainan
Gasteizko zezen plazako mitinaren oihartzuna dute gaur PPren kanpainan

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP PSN Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Ahal Dugu Nafarroa Hauteskundeak Vox