Hauteskunde Orokorrak -
Diputatuen Kongresua
Elkarrekin Ahal Duguk estatus propioa izan nahi du Podemosen taldean
Euskal Autonomia Erkidegoko sei diputatuek azpitalde bat osatu nahi dute Podemosen baitan, En Comu Podemek eta Mareak egin duten moduan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Elkarrekin Ahal Duguk Podemosen talde parlamentarioan estatus propioa izatea eskatuko du, Kataluniako En Comu Podemek eta Galiziako En Mareak izan duten moduan. Hala adierazi dio EFE albiste-agentziari Eduardo Maurak.
Elkarrekin Ahal Duguren Euskal Autonomia Erkidegoko sei diputatuek azpitalde bat izango lukete horrela Podemosen talde parlamentarioan baitan, eta baliabide eta bozeramaile gehiago izatea bermatuko lieke horrek.
Hala ere, Maurak azaldu duenez, aukera hori Nagua Albak Pablo Iglesiasekin negoziatu beharko du orain.
Elkarrekin Ahal Duguk irabazi zituen atzoko hauteskundeak EAEn, botoetan nahiz eserlekuetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gailendu zen.