Hauteskunde Orokorrak -

Balorazioak

Rajoy: 'Irabazi egin dugu, gobernatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu'

Hauteskundeetan "demokratek, askatasunak eta pertsonen eskubideek" irabazi dutela adierazi du jarduneko presidenteak.

Mariano Rajoy. EFE
Mariano Rajoy. EFE
Rajoy: 'Demokratek, askatasunak eta pertsonen eskubideek irabazi dute'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak azpimarratu du PPk eskuratu duela garaipena hauteskunde orokorretan, eta, horrenbestez, gobernatzeko "eskubidea" aldarrikatu du.

"PPk errespetua merezi du", nabarmendu du Genova kaleko egoitza nagusiaren balkoitik eskainitako hitzaldi batean.

PPren buruaren esanetan, hauteskundeotan "demokratek, askatasunak eta pertsonen eskubideek" irabazi dute.

Agintaria "guztiekin" hitz egiteko prest agertu da, "Espainia eta espainiar guztiak defendatzeko". "Orain espainiarren % 100entzat erabilgarri izatea da helburua, bozkatu gaituztenentzat eta bozkatu ez gaituztenentzat", esan du.

"Sí, se puede" (Bai, ahal dugu) Podemosen aldarria oihukatu dute popularren jarraitzaileek Rajoy balkoian zegoela.

PPko hautagaiak eskerrak eman dizkie militante eta jarraitzaileei une zailenetan ere ondoan egoteagatik, eta alderdiarekin "harro" dagoela esan du.

"Irabazteko fedea izan duzuelako eta haren bila aritu zaretelako irabazi dituzue hauteskundeak", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Popularra Mariano Rajoy Espainiako hauteskunde orokorrak Espainia Gaurko azken ordukoa