Hauteskunde Orokorrak -

Balorazioak

Beitialarrangoitia: 'Ez dugu lortu espero genuen emaitza'

EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du koalizioak lanean jarraituko duela, "gure proiektua ez delako epe laburrekoa", eta lortu dituzten bi diputatuak Madrilera "lan egitera" joango direla.

Marian Beitialarrangoitia. Argazkia: EFE.
Marian Beitialarrangoitia. Argazkia: EFE.
EH Bildu: 'Ez ditugu espero genituen emaitzak lortu'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak onartu duenez, koalizioak igande honetako hauteskunde orokorretan lortu dituen emaitzak ez dira izan espero zituztenak. Ohartarazi duenez, "aldaketa benetakoa izan dadin, Rajoy kentzea baino zerbait gehiago behar du; Euskal Herriaren subiranotasunaren aldeko apustua egitea eskatzen du, murrizketekin bukatzea eta justizia sozialaren alde lan egitea".

Beitialarrangoitiaren esanetan, koalizioak lanean jarraituko du, “gure proiektua ez delako epe laburrekoa”, eta Madrilera bidaliko dituzten diputatuak lan egitera joango dira. Gipuzkoako zerrendaburua 22:10 aldera agertu da kazetarien aurrean, gainerako hautagaiekin batera, etsita; izan ere, abenduaren 20an izandako beherakada errepikatu da.

EH Bilduren hautagaiak eskerrak eman dizkie bere alderdiaren proiektuari konfiantza eman diotenei, baina emaitza ez dela izan espero zutena onartu du.

Beitialarrangoitiaren arabera, “adorea” nabaritu dute kanpainan, eta ez dute lortu espero zutena, baina EH Bilduk lanean jarraituko du, “guztientzat etorkizun hobe baten bila”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Hauteskundeak