Hauteskunde Orokorrak -

Balorazioak

Iglesiasek onartu duenez, 'emaitzak ez dira pozgarriak'

Iglesiasek aitortu duenaren arabera, bere hautagaitzak 'aurreikuspen desberdinak' zituen, eta arduratuta agertu da 'bloke progresistak' jasan duen babes galerarekin.

Pablo Iglesias, prentsaurrekoan. Argazkia: EITB
Pablo Iglesias, prentsaurrekoan. Argazkia: EITB
Pablo Iglesias: 'Emaitzak ez dira pozgarriak'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemoseko idazkari nagusi eta Unidos Podemos koalizioaren hautagai Pablo Iglesiasek onartu duenez, igande honetan egindako hauteskunde orokorretan lortu dituzten emaitzak "ez dira pozgarriak", eta "hausnarketa egiteko garaia da".

Hauteskundeei buruz egindako lehen balorazioan, bere hautagaitzak "beste aurreikuspen batzuk" zituela aitortu du Iglesiasek, eta "bloke progresistak" babesa galdu eta "bloke kontserbadoreak" ordezkari kopurua handitu duela ikusita kezkatuta agertu da.

Horren aburuz, Podemosek azken urteetan egindakoa "historikoa" da, eta "ez du aurrekaririk", baina "beste emaitza batzuk" espero zituztela eta, horrenbestez, "hausnarketa egiteko garaia" dela azpimarratu du.

Testuinguru horretan, PPrena ez den beste gobernu bat osatzeko aukera ez duela aurreikusten esan du, baina indar politiko aurrerakoiek "elkarrekin hitz egin" eta lan egin behar dutela adierazi du, horien artean dauden "loturak" oinarri hartuta.

Errejon: "Ez dira emaitza onak Podemosentzat, ezta Espainiarentzat ere"

Iñigo Errejon Podemoseko agintariaren iritzian, 2016ko ekainaren 26ko hauteskunde orokorren emaitzak ez dira onak "ez Unidos Podemosentzat ezta Espainiarentzat ere". Errejonen arabera, bere alderdiaren proiektu politikoa "sendotu" egin da, baina "aldaketa-prozesuak ez dira linealak" eta "batzuetan ez dira nahi bezain arin gauzatzen", erantsi du.

"Aldaketa atzeraezinezkoa da", nabarmendu du Errejonek, baina hauteskunde-emaitzek "ez dute aurrera egitea errazten", azaldu du. "Aurrera egingo dugu, eta eskuzabal jarraituko dugu, gobernu progresista bat bideratzeko eta PPren politikei buelta emateko", horren hitzetan.

Podemoseko agintariak berretsi duenez, zabaldutako prozesuak ez du atzerako bueltarik, eta bere alderdia da, hain zuzen, aldaketarako protagonista nagusia. Errejonen esanetan, baina, "lehenago edo geroago" helduko da aldaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak albisteak Hautagaiak Podemos bideoak