Hauteskunde Orokorrak -

Nafarroako emaitzak

UPN-PP izan da indar bozkatuena Nafarroan

Nolanahi ere, eserleku kopuruan berdindu egin du Elkarrekin Ahal Dugurekin, bina lortu baitituzte.

Iñigo Alli UPN-PPko hautagaia. EiTB
Iñigo Alli UPN-PPko hautagaia. EiTB
Iñigo Alli UPN-PPko hautagaia. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPN-PP izan da indar bozkatuena Nafarroan hauteskunde orokorretan, baina Elkarrekin Ahal Duguk beste eserleku eskuratu ditu, bina lortu baitituzte.

Hain zuzen ere, botoen % 100 zenbatuta, UPN-PPk bozen % 31,88 jaso ditu, eta Elkarrekin Ahal Duguk, % 28,33.

Lurraldeko bosgarren ordezkaria PSNk lortu du, botoen % 17,36 bereganatuta.

EH Bildu (% 9,38), Ciudadanos (% 6,09) eta Geroa Bai (% 4,28) ordezkari barik geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroako albisteak Hauteskunde orokorrak Albisteak