Hauteskunde Orokorrak -

Bozketaren atarian

Gogoeta-eguna, 'Brexit', etsipen eta ikusminaren artean

Alderdietako hautagaiak eta zerrendaburuek euren familiekin igaroko dute gaurko eguna, bakoitzaren zaletasunaz gozatuz.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Atseden hartzeko eguna dute gaur politikariek

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Brexit’aren ondorioei begira ari dira Euskal Herriko eta Espainiako herritarrak igandeko hauteskundeen atarian. Gainera, hautestontzietara bueltatzeko erabakiak etsipena sortu zuen kanpainaren hasieratik, baina emaitza berriak ezagutzeko ikusmin logikoa ere bada.

Alderdietako hautagaiak eta zerrendaburuek euren familiekin igaroko dute gaurko eguna, bakoitzaren zaletasunaz gozatuz.

Elkarrekin Ahal Dugu

Nagua Alba Elkarrekin Ahal Duguko Gipuzkoako hautagaia Hernanira hurbildu da koadrilen egunean, lagunekin batera atseden hartzeko.

Eduardo Maura Bizkaiko zerrendaburua Bilboko liburu-dendan ibiliko da, eta Juantxo Lopez de Uralde Arabako hautagaiak atseden hartu eta Gasteizko kaleetan paseatzeko aprobetxatuko du eguna.

EAJ

Aitor Esteban EAJren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua Zornotzara joango da gaur, Haizetara nazioarteko musika lehiaketaz gozatzeko.

Mikel Legarda Arabako zerrendaburu jeltzaleak Armentiako zelaietan paseatzeko aprobetxatuko du eguna. Bitartean, Joseba Agirretxea Gipuzkoako zerrendaburu jeltzalea Kongresuko eta Senatuko hautagaitzen alderdikideekin bilduko da Irunen.

Iñigo Barandiaran zerrendako bigarrena eta Maria Eugenia Iparragirre, Victoriano Gallastegi eta Imanol Kerejeta hiru senatarigaiak izango dira Agirretxearekin.

EH Bildu

Bestalde, gogoeta-eguna familiarekin egoteko eta seme-alabekin parkera joateko aprobetxatuko du Oskar Matute EH Bilduren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak. Marian Beitialarrangoitia Gipuzkoako hautagaiak Hernaniko San Joanetan parte hartuko du. Azkenik, Mikel Otero Arabako zerrendaburuak palan jokatuko du.

PSE-EE

Patxi Lopez PSE-EEren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua supermerkatura joango da goizean, eta ondoren emaztearekin paseatzera aterako da Bilbon.

Eguerdian Portugaletera joango da amari bisita egiteko eta bertan bazkaltzeko. Arratsaldea atseden hartzeko baliatuko du kanpaina egun bizien ondoren. Odon Elorza PSE-EEren Kongresurako Gipuzkoako hautagaia Kristina-Enea Parkean izango da, irakurtzen.

PP

Hausnarketa-eguna atseden hartzeko erabiliko du Borja Semper Alderdi Popularreko Gipuzkoako zerrendaburuak. Familiarekin egongo da eta goizean paseoa emango du Kontxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Hauteskunde orokorrak Espainian Alderdi politikoak Hautagaiak