Hauteskunde Orokorrak -

Kanpaina itxiera

Nagua Alba: 'Aldaketaren aitzindaria izateko ardura du Euskadik'

Oraindik botoa nori eman ez dakitenei zuzendu zaie Nagua Alba, Elkarrekin Ahal Duguri aldaketa gauzatzeko "azken bultzada" emateko eskatuz.

Elkarrekin Ahal Duguk Santurtzin egin du kanpainako azken ekitaldia. Argazkia: EFE
Elkarrekin Ahal Duguk Santurtzin egin du kanpainako azken ekitaldia. Argazkia: EFE
Elkarrekin Ahal Duguk abenduko berdinketa desegin nahi du igandean

1:02

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nagua Alba Kongresurako Elkarrekin Ahal Duguren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du Euskadik “aldaketaren aitzindaria izateko ardura” duela eta, Espainian Gobernu aldaketa gauzatzeko, Kongresuan “euskal eserleku asko” izateko aukera duela.

Elkarrekin Ahal Duguk Santurtzin egin du kanpaina bukaerako ekitaldia. Nagua Albarekin batera, Isabel Salud, Eduardo Maura, Rosa Martinez eta Iñigo Martinez hautagaiak eta Javier Couso Izquierda Unidako eurodiputatua izan dira.

Albak esan du “eserleku guztiak” izango direla “erabakigarriak” Espainian Gobernu berria “jarraipenarena”, “immobilismoarena” edo “aldaketarena” izateko. “Aldaketaren Gobernuak soilik bermatuko du etorkizuna berreskuratzea eta gure beharrizanak eztabaidaren erdian jartzea”, erantsi du.

“Eserleku erabakigarri horiek lortzeko boto guzti guztiak dira garrantzitsuak, eta bereziki Euskadiko botoak”, azpimarratu du.

Joan den abenduaren 20ko hauteskundeak garrantzitsuak izan zirela esan du, baina igande honetako bozak ere garrantzitsuak izango direla esan du. “Euskadik aldaketarako aukera izango duelako eta aldaketa horren aitzindaria izateko ardura duelako”.

“Aldaketaren Kongresuan euskal eserleku asko izateko aukera izango dugu eta horrek aldaketarako Gobernua osatzea ahalbidetuko du”, berretsi du.

Hori dela eta, Oraindik botoa nori eman  ez dakitenei zuzendu zaie Nagua Alba, Elkarrekin Ahal Duguri aldaketa gauzatzeko “azken bultzada” emateko eskatuz. “Ekainaren 26an, botoaren bidez, hurrengo hamarkada izango duzu jokoan”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Euskadiren idazkari nagusi ohia