Hauteskunde Orokorrak -
Kanpaina itxiera
Aldaketak 'zentzuz' egitea aldarrikatu du EAEko Ciudadanosek
"Espainiaren ahalmenak sustatzea"ren alde egin du Nicolas de Miguelek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nicolas de Miguel EAEko Ciudadanoseko bozeramaileak esan du bere alderdia dela Espainiako politikagintza "zentzuz" alda dezakeen bakarra.
"Botoen % 1 gehiago lortuta, 10-15 diputatu gehiago izango genituzke", aldarrikatu du De Miguelek, hauteskunde kanpainari amaiera emateko Bilbon egindako ekitaldian.
Ciudadanoseko buruak "Espainiaren ahalmenak sustatzea"ren alde egin du, eta "herrialde honetako 45 milioi protagonistei duintasuna itzultzea" proposatu du, "batasuna, elkarrizketa eta zentralitatea oinarri hartuta".
Horretarako, bere alderdiaren alde bozkatzeko deia egin du, "bozkatzeko gogo gutxi" daudela ulertzen badu ere.