Hauteskunde Orokorrak -

Hauteskundeak

30 udaletako herritarrek alkatea aukeratuko dute bihar

Hiru hautestontzi eta hiru boto-txartel izango dituzte: zuriak diputatuak aukeratzeko, izokin-kolorekoak senatariak hautatzeko eta moreak alkateak  aukeratzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa, Burgos eta Gipuzkoako 30 udalerritan bi hauteskunde izango dituzte bihar: hauteskunde orokorrak eta udal hauteskundeak. Maiatzeko udal-hauteskundeetan ez zuten alkaterik aukeratzerik izan, hautagairik aurkeztu ez zelako.

Herritar hauen herrietan hiru hautestontzi eta beste hainbeste boto-txartel izango dituzte: zuriak diputatuak aukeratzeko, izokin-kolorekoak senatariak hautatzeko eta moreak alkateak eta zinegotziak aukeratzeko.

Udal-hauteskundeak izango dituzten herri gehienak Nafarroan daude; 30etik 24. Urtero gertatzen da egoera hau Nafarroan eta hainbat herri txikitan ez da udal-gobernurik osatzen, hauteskundeetara ez baita hautagairik aurkezten. Egoera berean daude Burgosen eta Gipuzkoan. Gainera, hauteskundeak izango dituzte udalerriak baino txikiagoak diren 113 lurralde erakundetan: Gaztea eta Leonen, Leonen, Palentzian, Sorian, Segovian, Lleidan eta Huescan, hain justu.

Hauteskunde hauetarako boto-txartela berdea izango da. Hauteskunde legearen arabera, hautagairik ez badago, hauteskundeak errepikatu behar dira sei hilabetera. Oraingoan ere hautagairik ez balego, erkidegoko gobernuak hartuko du erakunde horien kudeaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika