Politika -

Ukabilkada

Rajoyren erasotzaileak bere asmoak argi utzi zituen duela urtebete

Bere burua antifaxistatzat duela azaldu du Twitter sare sozialean. Pontevedra futbol taldeko jarraitzailea da, Mocidade Granate taldeko kidea, hain zuzen ere.

Rajoyri ukabilkada eman zion adingabea atxilotu ondoren, Pontevedran. Argazkia: EFE
Rajoyri ukabilkada eman zion adingabea atxilotu ondoren, Pontevedran. Argazkia: EFE
Rajoyri ukabilkada eman zion adingabea atxilotu ondoren, Pontevedran. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari ukabilkada bat eman ondoren, asteazkenean, atxilotu zuten adingabeak Twitter sare sozialean kontu bat zuen. Mezu bortitzak igorri ditu sare sozialean. Hala, 2014ko abenduaren 13an PPren egoitzaren aurkako erasoa egin behar zuela agindu zuen.

Bere burua antifaxistatzat jotzen duela azaldu du kontuan, eta komentario gehienak bertxioak dira, batez ere politikaren eta Pontevedra futbol taldearen inguruan.

Atxilotua higiezinen negozio batean atxiki zuten poliziek atzo. Bertako langileek adierazi dutenez, lokalean izan zen tartean, ustelkeria politikoaren eta murrizketen aurkako ?oihuak? bota zituen, polizien aurrean bere ekintza justifikatzeko.

Gaztea kaputxa batekin burua estalirik atera zuten negoziotik, baina irribarretsu eta hatz lodia gora zuela.

A Peregrina plazan bildu ziren pertsona batzuek txalo artean hartu zuten, ?egiaren? aldeko leloak oihu egiten zituzten bitartean; beste batzuek, ordea, errieta egin zioten.

"PPren egoitzaren aurkako erasoa egingo dut"

?PPren egoitzaren aurkako eraso bat egingo dut?, idatzi zuen A.V.F. adingabeak Twitter sare sozialeko kontu pertsonalean. Atxilotua 1998ko martxoaren 16an jaio zen eta ez du aurrekaririk, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

?Sionistak, mertzenario putasemeak gizateriaren okerrena zarete, guztiak harrapatu eta errukirik gabe, erotu arte, torturatuko ahal dizuete!?, esan zuen beste txio batean.

Azaroaren 6an beste bat zabaldu zuen: ?Espainia puta?. Beste komentario batean kazetari ospetsu bati ?garondoan tiro? egingo ziola esan zuen. Gainera, emakume ezezagun bati mehatxu egin zion biraoen artean.

Bestalde, Rajoyren ustezko erasotzailea En Mareako kidea denik ukatu du Xoan Hermida Marea Pontevedrako koordinatzaile lokalak.

Mocidade Granateko taldeko kidea

Konkretuki, erasotzailea Mocidade Granate taldeko kidea da, Pontevedra taldeko jarraitzailea, alegia. Jarraitzaile erradikalen kolektiboak txio bat zabaldu du erasoa gaitzesteko.

Era berean, Martiño Noriega Santiagoko alkateak, Anovako bozeramaileak, erasoa gaitzetsi du. Noriegaren ahotan, ?komunikabide batzuek? atxilotua En Mareako kidea dela esan dute berehala, Galiziako hirietan ?banatzen dugun egunkari bat gainean zeramalako?.

?Egunkari bat egin eta banatzearen errudunak gara soilik?, adierazi du Noriegak. Erasoaren erantzukizuna En Mareari leporatu nahi diotela salatu du Anovako bozeramaileak. ?Guztiz oker? ari direla azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Rajoy berriak Hauteskunde orokorrak