Hauteskunde Orokorrak -

Abenduak 20

EAEko herritarren % 85ek Espainiako Gobernua aldatzea nahi dute

Exekutibo espainiarra aldatuta, enplegua hobetu daitekeela uste dute herritarren % 45ek. % 28k soilik uste dute autogobernua edo Kontzertu Ekonomikoa hobetzen lagunduko lukeela.

Maria Silvestre, Braulio Gomez eta Irache Aristegui Deustobarometroko ikertzaileak. Argazkia: EFE
Maria Silvestre, Braulio Gomez eta Irache Aristegui Deustobarometroko ikertzaileak. Argazkia: EFE
Langabezia eta lan baldintzak, ardura nagusiak

1:48

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 20ko hauteskundeen ondoren Espainiako Gobernua aldatzea nahi dute EAEko herritarren % 85ek. Exekutibo espainiarraren aldaketa batek enplegua hobetu dezakeela uste dute herritarren % 45ek. % 28k soilik uste dute autogobernua edo Kontzertua Ekonomikoa hobetzen lagunduko lukeela.

Deustobarometroaren bosgarren edizioaren emaitzak dira. Pariseko atentatuen ostean 1.000 inkesta egin zituzten ikertzaileek.

Inkestaren arabera, Euskadiren independentzia nahi duten herritarren portzentajeak behera egin du, % 19tik % 16ra arte. Era berean, erreferendumaren aldeko herritarren kopuruak behera egin du: % 46tik 42ra.

Gainera, oraindik krisitik atera ez direla uste dute EAEko herritarren % 87k. Ekonomiak hobera egingo duela uste dutenen kopuruak behera egin du azken sei hilabeteetan, % 26tik % 21ra.

Herritarren kezka nagusia langabezia da (% 61). Ondoren lan baldintzen kalitate eskasak kezkatzen ditu herritarrak gehien (% 34). Azkenik, krisia hasi zenetik desberdintasun sozialak areagotu direla uste dute EAEko herritarren % 88k.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako hauteskunde orokorrak Deustuko Unibertsitatea bideoak Albisteak