Hauteskunde Orokorrak -
Laugarren eguna
EH Bilduk 'erabakitzeko eta inposizioarekin apurtzeko' botoa eskatu du
EAJk gazteen inplikazioa galdegin du, "beren etorkizuna dagoelako jokoan". PSEk "Rajoy Moncloatik kaleratzeko" unea dela esan du. PPk gehiengoa lortu nahi du, "koalizioa arraroak" ekiditeko.
Agentziak | Erredakzioa
EAJ
Joseba Agirretxea EAJk Kongresura aurkezten duen hautagaiak salatu du Gobernuak ?kultura-kudeaketa penagarria? egin duela aurreko legegintzaldian. Halaber, aurreratu du bere alderdiak ?Euskadi eredua? defendatuko duela Gorteetan; izan ere, bertan ?ondo? egiten dira gauzak, bere esanetan.
EAJk Donostiako Tabakalerako kanpoaldea aukeratu du gaurko bere kanpainarako. Agirretxeak eta Eneko Goia Donostiako alkateak kultura aldarrikatu dute, Cristina Uriarte eta Arantza Tapia sailburuekin batera. Joxean Muñoz sailburuordea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiaren bozeramailea ere bertan izan dira.
Agirretxeak aseguratu du bere alderdiak eskatuko duela, bai Senatuan baita Kongresuan, % 21eko BEZa indargabetzea ikuskizun kulturaletan; izan ere, ehuneko horrek konpainia eta banaitzaile askori eragin die. PPri egotzi dio "bihozgabea" dela, egoera honen aurrean, ez baitu sinesten "kulturak duen gaitasun eratzailean". "Epe laburraren alde egiten du beti PPk", esan du Agirretxeak.
Aitor Esteban EAJren Bizkaiko zerrendaburuak salatu du PPk ?enplegu prekarioa? bultzatu duela eta ?soldatak gero baxuagoak? ezarri dituela. ?Txinarekin lehiatu nahi izan du, eredua Europako bikaintasuna izan behar zenean?, erantsi du.
Aitor Esteban Bilbon izan da arratsaldean, gazteekin egindako topaketa batean. Gazteen langabezia, hezkuntza edo bestelako gai sozialen inguruan egin dizkioten galderak erantzun ditu. ?Euskadi nazio bat da eta aurrera egiten jarraitu nahi dugu; horretarako euskal gazteriaren inplikazioa behar dugu; zuen etorkizuna jokoan dago?, esan die.
EH Bildu
Marian Beitialarrangotia EH Bilduk Kongresurako aurkezten duen hautagaiak esan du koalizioak behar duela "botorik ez geratzea etxean" Gipuzkoan lehen indarra izateko. EH Bilduko ordezkari batzuk Errenterian batzartu dira koaliziorako botoak gutun-azaletan sartu eta udalerriko etxeetara eramateko.
Beitialarrangoitiak esan du hilaren 20an ?oraina eta etorkizuna? daudela jokoan. "Herrialde honetako emakumeak eta gizonak euren buruaren jabeak izatea dugu jokoan, erabakitzeko gaitasuna izatea, erabaki horiek errespetatuak izatea", nabarmendu du. Hori dela eta, esan du ezinbestekoa dela botorik ez geratzea etxean.
Gainera, esan du koalizioa "aukera bakarra" dela; izan ere, gainerako alderdiek bakarrik eskaintzen dute "orain arte bezala jarraitzea, alegia, inposaketak, murrizketak, prekarietatea, migrazioa irtenbidea izatea, emakumeentzako pobrezia, esplotazioa, bigarren mailako herritarrak izatea". "Inposaketari ezezkoa emateko ordua da", azpimarratu du. "EH Bildurako botoa erabakitzekoa da, irabaztekoa".
Rebeka Ubera EH Bilduren bozeramailea ziur agertu da datozen hauteskundeetan koalizio soberanistak ?ezustekoa? emango diela ?beren jarduera inposaketan oinarritzen dutenei eta herri honi erabakitzea ukatzen diotenei?.
Hauteskundeetako propaganda banatzen aritu dira Donostian, Ubera eta Urko Aiartza EH Bilduren Senaturako hautagaia. ?Botere instituzionalak, politikoak eta finantzarioak elkarlanean ari dira, herritarrak beren menpean bizitzera kondenatuta egon gaitezen eta gure etorkizuna gure kabuz erabaki ez dezagun?
PSE-EE
Zaida Cantera PSOEk Kongresurako aurkezten duen hautagaiak salatu du 2003tik ia 800 emakume hil direla indarkeria matxistagatik, eta PPk baliabideak murriztu dituela; izan ere, "Rajoyri, indarkeria matxistak eragindako biktimak ez zaizkio axola", esan du. Hori dela eta, esan du "Lege Integrala" indartzea dela indarkeria matxistaz benetan hitz egitea.
Canterak Basauri bisitatu du gaur goizean, eta ekitaldi batean parte hartu du, Herriko Etxean, Isabel Celaa eta Mikel Torres hautagaiekin batera.
Canterak PPren goiburuaren gainean hitz egin du, alegia, "España en serio" esaldiaz, eta galdetu du ea orain arte "txantxetan" hitz egiten zuten. 2003tik, esan du, 800 emakume hil dira indarkeria matxista dela eta, baina ekonomia-baliabideak murriztu ditu PPk. "Rajoyk legean txertatu duen aldaketak esan nahi du indarkeria matxistaren biktimak ez zaizkiola axola".
Odon Elorza PSE-EEren Gipuzkoako hautagaiak ?Rajoy Moncloatik kaleratzeko? laguntza eskatu die gipuzkoarrei, ?ustelkeriarekin amaitzeko eta ongizatea berreskarutzeko?.
Altzan, arratsalde honetan egindako asanblada batean, Elorzak nabarmendu du ?aldaketa PSOEren eskutik soilik? iritsiko dela.
PP
Alfonso Alonso Osasun ministro eta PPren Arabako zerrendaburuak eskatu die herritarrei botoa PPn elkartzea, aukeratu ahal izan dezaten zein gobernu nahi duten eta gobernu indartsua osatzeko. Hala, koalizio "arraroak" saihestuko lirateke, bere esanetan (PSOE-Ciudadanos-Podemos, adibidez; EAJri ere han egotea gustatuko litzaioke, esan du Alonsok).
Gasteizen egindako ekitaldi batean, Alonsok Venezuelako emaitzaz ere hitz egin du: "Askatasunerako bidea zabaldu dute bertan, elkartasuna eta askatasunak berreskuratzeko bidea, alegia".
Ahal Dugu
Ahal Dugu Euskadik autonomoen erregimenaren erreformaren alde egin du Erandion; hala, euren esanetan, lanbideen arteko gutxieneko soldata baino gutxiago jasotzen duenak ez luke kuotarik ordaindu beharko. Gainera, saltokiak igandeetan irekitzearen aurka daudela dio alderdiak; izan ere, zabaltzeak ondorio oso larriak izango lituzke denda txikietarako, eta autonomoen lan-baldintzek okerrera joko lukete.