Hauteskunde Orokorrak -
UPN-PP akordioa
UPN eta PP batera aurkeztuko dira hauteskunde orokorretara
Akordioaren arabera, UPNk Alderdi Popularraren presidentegaiaren alde bozkatuko luke balizko inbestidura saioan.
agentziak | erredakzioa
UPNk eta Alderdi Popularrak akordioa lortu dute Nafarroan datozen hauteskunde orokorretara hautagaitza berean aurkezteko.
Hitzarmen horren arabera, Diputatuen Kongresurako zerrendan lehendabiziko bi hautagaiak UPNrenak izango dira; Senaturako hautagaitzan, berriz, ‘popularrak’ izango dira zerrendaburu.
Horrez gain, UPNk konpromisoa hartu du balizko inbestidura saio batean Alderdi Popularraren presidentegaiari babesa emateko.
Gauzak horrela, 2011ko hauteskunde orokorretako formula errepikatuko dute bi alderdiek, orduan ere elkarrekin aurkeztu baitziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea