2023eko hauteskunde orokorretako albisteak - EITB

Hauteskunde Orokorrak

1 / 30 Hurrengoa
CISek 4,5 puntuko abantaila eman dio PSOEri PPrekiko

CISek 4,5 puntuko abantaila eman dio PSOEri PPrekiko

Inkestaren arabera, Voxek gora egingo du eta inbestidura-blokea osatzen duten indar gehienek behera egingo dute. Pedro Sanchezek, bestalde, herritarrek gobernatzeko gustukoena izaten jarraitzen du.
PPk 2,7 puntuko aldea atera dio PSOEri, 'Koldo auziagatik' baldintzatuta, CISen martxoko azken barometroan

PPk 2,7 puntuko aldea atera dio PSOEri, 'Koldo auziagatik' baldintzatuta, CISen martxoko azken barometroan

Hauteskundeak gaur egingo balira, PPk botoen % 34 lortuko lituzke, PSOEk % 31,3 eta Voxek % 9,9; CISek eman die botoen % 9,2 Sumarri eta % 2,2 Podemosi.
PSOE berriro PPren aurretik dago boto estimazioan, CISen arabera

PSOE berriro PPren aurretik dago boto estimazioan, CISen arabera

Sozialistek irabaziko lituzkete Espainiar Estatuko hauteskunde orokorrak, PP berriro gaindituta, azaroko eta abenduko inkestetan ez bezala. Sumar hirugarren indarra litzateke, eta Vox, laugarrena.
Hauteskunde orokorrak errepikatzea baino okerragoa litzateke egonkortasunik ez izatea, Urkulluren ustez

Hauteskunde orokorrak errepikatzea baino "okerragoa" litzateke egonkortasunik ez izatea, Urkulluren ustez

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, "egonkortasuna behar da", baina horrek leialtasunean eta adostutako programa batean oinarritu behar du. Gainera, Feijooren inbestidurako "ikuskizun negargarria" deitoratu du eta EAJren boto-emaileak erakartzen saiatzea leporatu dio PPri.
Estebanek ez du baztertzen hauteskunde orokorrak errepikatzea

Estebanek ez du baztertzen hauteskunde orokorrak errepikatzea

Aitor Esteban EAJren eledunak Diputatuen Kongresuan uste du oraindik ez dagoela ezer erabakita, eta hauteskundeak berriro egiteko aukera egon badagoela. Bere ustez, Juntsen esku dago orain lehen mugimendua egitea, eta "ez da erraza izango".

Estebanek ez du baztertzen hauteskunde orokorrak errepikatzea

Estebanek ez du baztertzen hauteskunde orokorrak errepikatzea

Buruzagi jeltzalearen hitzetan, oraindik ez dago ezer itxita. Espainiako Gobernurako hauteskundeak berriro egiteko aukera zabalik ikusten du, bai PSOEk bere "kalkulu demoskopikoa" duelako, edo baita, akordiorik ez dagoelako.
Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, EITB Gala eta 'Geldiezinak'proiektua

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, EITB Gala eta 'Geldiezinak'proiektua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Euskal Zinemaren Gala eta Hizkuntzen Europako Eguna

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Euskal Zinemaren Gala eta Hizkuntzen Europako Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Pedro Sanchez: ''Bai, noski, gobernu aurrerakoia egongo da''

Pedro Sanchez: ''Bai, noski, gobernu aurrerakoia egongo da''

Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEko buruzagi den Pedro Sanchezek argi hitz egin du eta esan du Espainiako Estatuan gobernu aurrerakoia egongo dela datozen lau urteetan. Testuinguru horretan, botoak harri azpitik aterako dituela azpimarratu du.

Konstituzionalak aho batez baztertu du PSOEk Madrilgo boto baliogabeak berrikusteko egindako eskaera

Konstituzionalak aho batez baztertu du PSOEk Madrilgo boto baliogabeak berrikusteko egindako eskaera

Bigarren Aretoak, 9:00etatik premiazko bilera egin ondoren, Laura Diez magistratu progresistaren ponentzia babestu du, sozialisten helegitea atzera botatzea proposatzen zuena.
Boto baliogabeak berrikusteko PSOEk egindako eskaera ez onartzea eskatu du Konstituzionaleko Fiskaltzak

Boto baliogabeak berrikusteko PSOEk egindako eskaera ez onartzea eskatu du Konstituzionaleko Fiskaltzak

Bihar, asteartea, bilduko da Konstituzionala uztailaren 23ko Madrilgo botoak berrikustea baimenduko duen ala ez deliberatzeko. Gaur, bestalde, aho batez atzera bota du Laura Diez magistratua auzitik baztertzeko PPk egindako eskaera.
Kataluniarako irtenbide demokratiko guztiak aztertzea adostu dute Yolanda Diazek eta Puigdemontek

Kataluniarako "irtenbide demokratiko guztiak aztertzea" adostu dute Yolanda Diazek eta Puigdemontek

Komunikatu bateratu batean, biak "baikor" agertu dira, eta bilera "normaltasunez" eta "tonu adeitsuan" igaro dela adierazi dute. Moncloa, berriz, aldendu egin da elkarrizketa honetatik.
Juntsek asteartean egingo du bere proposamena: Ez dugu negoziaziorik martxan inorekin ere

Juntsek asteartean egingo du bere proposamena: "Ez dugu negoziaziorik martxan inorekin ere"

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak argitu du ez dutela amnistia proiekturik aurkeztu inon, eta hitz egitea ez dela negoziatzea.
Feijook bi urteko legegintzaldia eskaini du, baina Sanchezek errefusatu egin du

Feijook bi urteko legegintzaldia eskaini du, baina Sanchezek errefusatu egin du

Batzarra amaituta, Feijook azaldu du PPren Presidentetza errazteko eskatu diola PSOEko buruari. Bi urteko legegintzaldia eskaini dio, estatu mailako sei gairen inguruan akordioa lortuta. Pilar Alegria sozialisten eledunak iragarri du ez dutela Feijooren "alferrikako" inbestidura babestuko.
Nuñez Feijoo eta Sanchez bihar bilduko dira Kongresuan

Nuñez Feijoo eta Sanchez bihar bilduko dira Kongresuan

Hitzordua 10:00etan dute bi buruzagiek. "Zerrenda bozkatuenaren inbestidura errazteko eredu bat lantzeko" beharra helaraziko dio PPko buruak Sanchezi. PSOEk espero du PPk "eguneroko irainak alde batera" uztea eta jarrera "eraikitzaileago" hartzea.
Gabonen ostean errepikatuko lituzkete hauteskunde orokorrak, inbestidura saiakerek porrot egingo balute

Gabonen ostean errepikatuko lituzkete hauteskunde orokorrak, inbestidura saiakerek porrot egingo balute

Feijooren inbestidurak martxan jarriko du atzera kontaketa: urtarrilaren 14an egingo lituzkete hauteskundeak berriz.
Alberto Nuñez Feijooren inbestidura saioa irailaren 26an eta 27an egingo da

Alberto Nuñez Feijooren inbestidura saioa irailaren 26an eta 27an egingo da

Erabaki honekin, Alberto Nuñez Feijoori eskatutako epea ematen zaio eta hauteskundeak errepikatu behar izanez gero ez lirateke Gabonetan ospatuko.

Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako deitu du Armengolek

Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako deitu du Armengolek

Alfredo Nuñez Feijoorekin, Felipe VI.ak proposatutako hautagaiarekin, batera hartu du erabakia Diputatuen Kongresuko presidenteak.
Unai Sordo: ''Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek osatutako Gobernua da aukera bideragarri bakarra''

Unai Sordo: ''Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek osatutako Gobernua da aukera bideragarri bakarra''

Unai Sordok, CCOOko idazkari nagusiak, inbestidurarako gehiengoa berresteko beharra azpimarratu du Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean. Bertan, Sanchezek eta Sumar koalizioak osatutako Gobernua "aukera bideragarri bakar" gisa ikusten duela adierazi du. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.

Vox, PSOE eta PP hartuko ditu gaur Felipe VI.ak inbestidurarako bilera sortaren baitan

Vox, PSOE eta PP hartuko ditu gaur Felipe VI.ak inbestidurarako bilera sortaren baitan

Azken bilera hauen ondoren, Gobernuko presidente izendatzeko hautagaia proposa dezake Espainiako erregeak, inbestidura gaindituko duen hautagai argirik ikusten badu.
EAJk dio ez duela Feijoo babestuko, eta UPNk hauteskundeak nahiago ditu, Bilduk babestutako gobernua baino

EAJk dio ez duela Feijoo babestuko, eta UPNk hauteskundeak nahiago ditu, "Bilduk babestutako gobernua" baino

Bestalde, Sumarrek baieztatu du Sanchezen alde egingo duela inbestiduran, eta Coalicion Canariak aurreratu du Feijoo babestuko duela, baina PSOEri atea itxi gabe.
PSOEk atea zabaldu dio Feijooren balizko inbestidura saiakerari, hirugarrenez porrot egin dezan

PSOEk atea zabaldu dio Feijooren balizko inbestidura saiakerari, "hirugarrenez porrot egin dezan"

"Estatuburuak erabakitzen duena beti egongo da ondo", sozialisten esanetan, eta erregeari presioa egin izana ukatu dute, "PPk egunero egiten badu ere".
Felipe VI.ak UPN, Coalicion Canaria, EAJ eta Sumar hartu ditu bilera-sortaren lehen egunean

Felipe VI.ak UPN, Coalicion Canaria, EAJ eta Sumar hartu ditu bilera-sortaren lehen egunean

Gaur goizean, Javier Esparzak (UPN) eta Cristina Validok (CC) Felipe VI.ari esan diote Feijoo babestuko dutela. Arratsaldean, Aitor Estebanen (EAJ) eta Yolanda Diazen (Sumar) txanda izan da.

Felipe VI.ak Yolanda Diaz (Sumar) hartu du Zarzuelan

Felipe VI.ak Yolanda Diaz (Sumar) hartu du Zarzuelan

Felipe VI.a Espainiako erregeak alderdiekin egingo duen bilera-sortari ekin dio.

Gamarrak dio zilegi dela Feijoo inbestidurara aurkeztea, eta Bolañosek tematzea kritikatu du

Gamarrak dio zilegi dela Feijoo inbestidurara aurkeztea, eta Bolañosek "tematzea" kritikatu du

Boto gehien lortu zituenak gobernatu behar duela defendatu du Gamarrak, eta ERC, EH Bildu, Junts eta BNG elkarrizketetan ez egotea kritikatu du. Bolañosen esanetan, Feijooren saiakera "denbora galtzea" izango da, eta "Ramon Tamamesen zentsura-mozioa gogoratuko du".
Feijook inbestidurara aurkezteko asmoarekin jarraitzen du, nahiz eta aukera gutxi izan

Feijook inbestidurara aurkezteko asmoarekin jarraitzen du, nahiz eta aukera gutxi izan

Feijook atzo bezain aukera gutxi dauka, baina inbestidurara aurkezteko asmoarekin jarraitzen du. Voxek, berriz, eskaini dizkio botoak PPko buruari; Coalicion Canariarena ez dago argi, baina ez du beste inoren babesik.

Talde propioa izatearen eta Talde Mistoan sartzea saihestearen garrantzia

Talde propioa izatearen eta Talde Mistoan sartzea saihestearen garrantzia

Talde parlamentario propioa edukitzeak baliabide ekonomiko eta tekniko handiagoak ahalbidetzen dizkie alderdiei, independentzia Gobernuaren legegintza edo kontrol ekimenak kudeatzean, denbora gehiago osoko bilkuretako esku hartzeetan eta ordezkari gehiago parlamentu organoetan.
Francina Armengol aukeratu dute Kongresuko presidente, Juntsen, ERCren, EH Bilduren eta EAJren babesarekin

Francina Armengol aukeratu dute Kongresuko presidente, Juntsen, ERCren, EH Bilduren eta EAJren babesarekin

PSOEk aurkeztutako hautagaiak aldeko 178 boto jaso ditu lehen bozketan.
Bloke aurrerakoiak gehiengoa izango du Kongresuko Mahaian, baina talde nazionalistak kanpoan gelditu dira

Bloke aurrerakoiak gehiengoa izango du Kongresuko Mahaian, baina talde nazionalistak kanpoan gelditu dira

Francina Armengol sozialista izango da Mahaiko presidentea. PPk lau kide izango ditu (bi presidenteorde eta bi idazkari), PSOEk hiru (presidentea, presidenteorde bat eta idazkari bat) eta Sumarrek bi (presidenteorde bat eta idazkari bat). Talde nazionalistak eta Vox kanpoan gelditu dira.
Juntsek bloke progresistarekin egin du bat Kongresuko Mahaia osatzeko, Sanchezen inbestidura bideratuta utzita

Juntsek bloke progresistarekin egin du bat Kongresuko Mahaia osatzeko, Sanchezen inbestidura bideratuta utzita

Azkenean, Carles Puigdemonten alderdiak Francina Armengol hautagai sozialista babestu du Kongresuko presidentea izendatzeko bozketan, PSOErekin akordioa lortu eta gero.
Gorte Nagusiak osatzeko saioa jarraitzeko gida

Gorte Nagusiak osatzeko saioa jarraitzeko gida

Kongresuko Mahaiaren osaketa airean dago oraindik.
JxCatek ostegun goizean erabakiko du Kongresuko Mahaiaren osaketaren inguruan zein jarrera hartu

JxCatek ostegun goizean erabakiko du Kongresuko Mahaiaren osaketaren inguruan zein jarrera hartu

Bilera telematikoa izango da, 08:00etatik 09:45era, Gorte Nagusiak eratzeko bilkura baino bi ordu lehenago.
EH Bilduko 11 diputatu eta senatariak Kongresuan akreditatu dira

EH Bilduko 11 diputatu eta senatariak Kongresuan akreditatu dira

Mertxe Aizpurua, Oskar Matute, Bel Pozueta, Jon Iñarritu, Iñaki Ruiz de Pinedo eta Marije Fullaondo diputatuek, Gorka Elejabarrieta, Idurre Bideguren, Mario Zubiaga, Olaia Duarte eta Josu Estarrona senatariekin batera, euren izendapen agiriak aurkeztu dituzte astelehen honetan Gorteetan.

Kongresuko Mahaiaren gakoak: zer da eta zergatik da hain garrantzitsua?

Kongresuko Mahaiaren gakoak: zer da eta zergatik da hain garrantzitsua?

Gorteak osatzear daudela (ostegunean), alderdiak negoziazio betean daude organo horren bederatzi postuak nola banatu behar dituzten erabakitzeko. Izan ere, paper nabarmena du Behe Ganberaren egunerokoan.
Bolañosek esan du Gorenera joko dutela ''berme handiena'' ematen duen aukera delako, emaitza ikusita

Bolañosek esan du Gorenera joko dutela ''berme handiena'' ematen duen aukera delako, emaitza ikusita

Espainiako jarduneko Gobernuko Presidentetza, Gorteekiko Harreman eta Memoria Demokratikoko ministroak baieztatu du Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dutela Auzitegi Gorenean.

PSOEk Gorenera joko du Hauteskunde Batzordeak Madrilgo boto baliogabeak berrikusteari uko egin izana salatzeko

PSOEk Gorenera joko du Hauteskunde Batzordeak Madrilgo boto baliogabeak berrikusteari uko egin izana salatzeko

Botoak berrikusita, atzerriko botoei esker PPk sozialistei kendutako eserlekua berreskuratzeko itxaropena du PSOEk. CERA botoen zenbaketarekin, UPNtik kanporatu zuten Carlos Garcia Adanerok eskuratuko luke popularren 137. eserlekua, Madrildik.
Hauteskunde Batzordeak PSOEri entzungor egin eta Madrilgo boto baliogabe guztiak berrikusteari uko egin dio

Hauteskunde Batzordeak PSOEri entzungor egin eta Madrilgo boto baliogabe guztiak berrikusteari uko egin dio

PSOEren kalkuluen arabera, baliogabetzat jo zituzten 30.200 boto-paperen % 4,43 baliozkotuko balira, sozialistek PPk irabazitako eserlekua 'berreskuratu' ahalko lukete, baina Hauteskunde Batzordeak argudiatu du boto baliogabeen tratamenduan ez dagoela "irregulartasun zantzurik".
Hauteskunde Batzordeak gaur erabakiko du PSOEk boto baliogabeak berrikusteko egindako eskaerari buruz

Hauteskunde Batzordeak gaur erabakiko du PSOEk boto baliogabeak berrikusteko egindako eskaerari buruz

Madrilgo Probintzia Batzordeak atzera bota zuen, "bideraezina" zelakoan, arrakasta izateko aukerarik ez zuelakoan eta "funtsik gabeko espekulazioetan" oinarritzen zela argudiatuta. Sozialistek, ordea, aldea "txikia" dela argudiatu dute, 1.300 boto eskasekoa.
 Vilaltak (ERC) defizit fiskalari buruzko aldebiko negoziazioa eskatu du inbestidurarako baldintza gisa

Vilaltak (ERC) defizit fiskalari buruzko aldebiko negoziazioa eskatu du inbestidurarako baldintza gisa

ERCko bozeramaileak "guztiontzako kafe" berri bat errefusatu du, eta esan du ez duela lurralde arteko "elkartasuna ezabatu" nahi, baizik eta egungo finantzaketa ereduak Kataluniarekiko sortzen dituen "bidegabekeriekin" amaitu.

Feijoo, Voxen proposamenaren inguruan: “Konstituzionalismorako aurrerapausoa da, beharrezkoa”

Feijoo, Voxen proposamenaren inguruan: “Konstituzionalismorako aurrerapausoa da, beharrezkoa”

PPren presidente eta Gobernu espainiarreko presidente izateko hautagai den Alberto Nuñez Feijook berretsi du euren proposamena dela "Alderdi Popularraren gobernua bakardadean osatzea, akordio zabal batean oinarrituta, Konstituzioaren barruan".

1 / 30 Hurrengoa
  • BILATZAILEA

orain albiste

Albiste gehiago