Europakoak 2024 -

Izendapena

Juncker Europako Batzordeko presidente izendatu dute

Luxemburgarra gehiengoz aukeratu dute Europako Parlamentuko osoko bilkuran. Aldeko 422 boto jaso ditu, 250 kontra, eta 47 abstentzio izan dira.

Jean-Claude Juncker. EFE
Jean-Claude Juncker
Jean-Claude Juncker. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Juncker luxemburgarra Europako Batzordeko presidente aukeratu dute gehiengoz, Europako Parlamentuko osoko bilkuran, astearte honetan. Aldeko 422 boto jaso ditu, 250 kontra, eta 47 abstenitu egin dira.

Juncker Europako Alderdi Popularraren kargu kontserbadorearen hautagaia zen. Europako buruek proposatu zuten, ekainaren 26an eta 27an egindako goi-bileran. Europako Alderdi Popularrak ordezkapenik handiena du Euroganberan, maiatzaren 25eko hauteskundeen ostean.

Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak iragarri ditu bozketaren emaitzak.

Schulzek nabarmendu duenez, gaurko eguna “historikoa” da, lehenengoz alderdi politikoek izendatu zuten Batzordeko presidentea bat aukeratu delako. Beraz, maiatzaren 25eko herritarren botoa Junckerren hautaketarekin lotu da.

Juncker (59 urte ditu) Eurotaldeko presidente ohia eta Luxemburgoko lehen ministro ohia da, eta Europako Alderdi Popularraren babesa izan du.

Ordezkari batzuek ez diote diziplinari jaramonik egin

Sozialdemokratek eta liberalek hauteskundeetan eserleku gehien lortzen zituen hautagaiaren alde bozkatuko zutela esan bazuten ere, ordezkaritza nazional batzuek boto-diziplinari uko egitea erabaki dute, herrialdeko iritzi publikoaren aurrean Juncker ez babesteko prezio politikoa ez ordaintzeko.

Laboristek eta Espainiako sozialistek ez dute babestu. Berdeek, Kontserbadoreek eta Erreformistek, Askatasunerako Europa taldeak eta Demokrazia Zuzenak gehienean kontra bozkatu dute, Junckerrek ekologisten artean aldeko batzuk lortu bazituen ere, iturri parlamentarioen arabera.

Junckerrek beharrezko emaitza pasatu du, esperotakoa baino boto gehiagorekin. Gutxienez 376 boto behar zituen (751 eurodiputatu dira), Europako Parlamentuan.

Asteazken honetan egingo dute ezohiko goi-bilera Europako buruek; bertatik aterako da Europar Batzordeko goi karguen banaketa datozen bost urteetarako.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea