Europakoak 2024 -

Euzko Alderdi Jeltzalea

'Subiranotasun partekatu berri bat' aldarrikatu du Izaskun Bilbaok

EAJko zerrendaburuaren hitzetan, Euskadi Estatu bat izango balitz, ez luke euskal industria "suntsitu duen arrisku-saria" nozitu beharko.

Izaskun Bilbao EAJko zerrendaburua Euskalduna Jauregian. Argazkia: EFE
Izaskun Bilbao EAJko zerrendaburua Euskalduna Jauregian. Argazkia: EFE
Izaskun Bilbao EAJko zerrendaburua Euskalduna Jauregian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Subiranotasun partekatu berri bat" defendatu du Izaskun Bilbao EAJko zerrendaburuak, Europa "gero eta federalagoa" delako. "Espekulazioa, adreilua eta ustelkeria" baztertu ditu Bilbaok, Espainiako Estatuaren eredua izan direlako.

Bilbaoren hitzetan, Euskadi Estatu bat izango balitz, ez luke azken urteetan euskal industria "suntsitu duen arrisku-saria" nozitu beharko.

EAJk ekitaldia egin du Bilboko Euskalduna Jauregian, eta jeltzaleen buruak ere hitz egin du bertan. Andoni Ortuzar EAJko presidenteak ziurtatu duenez, "Espainiako alderdi handientzako, Euskadi kanpainan beste argazki bat ateratzeko tokia baino ez da".

"Hirugarren Industria Iraultza"

Gainera, "hirugarren Industria Iraultza martxan jartzea" proposatu du Ortuzarrek. "Euskaldunaren arima" aldarrikatu du buruzagi jeltzaleak. Ontziolak milaka langile izan zituen, "betirako ematen zuen erraldoia izan zen", baina krisi ekonomikoak itxi zuen. Hala ere, gaur jauregia bertan eraiki dute.

EAJ "asko ereiten ari da, eta uzta jasoko du", adierazi du Ortuzarrek. Maiatzaren 25ean botoemaileek "etorkizunarekin eta Izaskun Bilbaorekin" hitzordua dutela nabarmendu du Euzkadi Buru Batzarreko buruak.

Bestalde, "beste Europa bat" eraikitzearen alde egin du EAJko hautagaiak, "Europa hobe baten alde", eta "erronkei eta ekonomiari aurre egiteko gai den subiranotasuna" eskatu du Bilbaok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Izaskun Bilbao bideoak