Europakoak 2024 -
Ekitaldia Gipuzkoan
Ramon Jauregui: 'Rajoyk Europako eztabaida lokartu nahi du'
PSOEren hautagai zerrendako bigarrenak Espainiako presidentearen kontra egin du, PPk ez duelako Europako hauteskundeetarako bere hautagaia jakinarazi.
Erredakzioa
Ramon Jauregui PSOEren Europako hauteskundeetarako hautagai zerrendako bigarrenak esan duenez, Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak "eztabaida lokartzea du helburu”, bere hautagaia zein den horrenbeste atzeratuta, eta “kalte egiten ari zaio hauteskundeen oinarri demokratikoari".
Jauregik Errenteriako (Gipuzkoa) Herriko Etxean egindako topaketa batean parte hartu du Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiarekin batera.
Jaureguiren ustean, PPk"ez dute ez eztabaidarik ez tentsiorik nahi, eta Europa mailako eztabaida bereziki mamitsua da oraingo honetan".
Sozialistaren esanetan, "eskuinak irabazten badu, Rajoyren murrizketa politika eta Espainiako barne ekonomiaren debaluazioa ekarri duen jarduna” berretsiko dira. Eta jarrera horrek “herriari kalte handia egin, eta desberdintasunak eta pobrezia areagotzea” ekarri badu ere, garaipenak euren planteamendua "indartzeko" balioko omen die.
Hautagai sozialistak gogorarazi duenez, Europako hauteskundeetan "aurrena, eskuineko ala ezkerreko kutsua hartu dago jokoan ", eta Jaureguiren hitzetan, Rajoyk "eztabaida lokartu nahi du, eta kalte egiten ari zaio oinarri demokratikoari".