Europako hauteskundeak 2024, ekainaren 9ko hauteskundeei buruko albisteak - EITB Europako Parlamenturako hauteskundeak
Eurodiputatu gisa akta hartu ondoren, lau euskal eurodiputatuek legegintzaldi berriaren helburuetako batzuk zehaztu dizkigute.
Espainiako Konstituzioa onartu duten 61 eurodiputatuen artean daude Idoia Mendia (PSOE), Pernando Barrena (EH Bildu) eta Oihane Agirregoitia (EAJ-PNV).
2014an, ultraeskuinak ez zuen 28 estatuetako bakarrean irabazi, baina indarra bereganatzen joan da urteotan. 2024 honetan, ordea, botoen ia laurdena (% 24,3) ultraeskuineko alderdien esku geratu dira.
Sumarreko buruzagi izateari utziko diola iragarri du astelehen honetan Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak, Europako hauteskundeetan Sumarrek jasan duen porrotaren ostean.
Maria Chivite PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako presidenteak adierazi du Europa beti jo dutela eremu garrantzitsutzat. Hala, sozialisten garaipena Europako eskuinmuturra geldiarazteko balioko duela nabarmendu du.
Europako hauteskundeen emaitzen balorazioan, Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagiak bere koalizioaren arrakastaren gakoak zehaztu ditu: "printzipioak, baloreak, zintzotasuna, konpromisoa eta militantzia".
Felipe Etxebarria
Analisiak
Maria Chivitek azpimarratu du Nafarroako sozialistek bikoiztu egin dutela 2014tik jasotako babesa, % 14tik ia % 29ra. Emaitza horiek "PSN Nafarroan erabiltzen ari den politika eta estrategiari emandako babesa" erakusten dutela esan du.
Jordi Cañas Ciudadanosen Europako hauteskundeetarako hautagaiak bere gain hartu ditu bere alderdiaren emaitza "benetan txarrak", Europako Ganberan ordezkaririk gabe geratu baita, eta iragarri du ezohiko kongresu bat hasiko duela militanteek alderdiaren etorkizuna erabaki dezaten.
Diana Riba ERCko hautagaia "oso pozik" agertu da Orain Errepublikak koalizioaren emaitzarekin, bozketen emaitzak ezagutu ostean.
"Eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten 443.000 boto-emaileei; izan ere, Katalunian bigarren indarra izatea lortu dugu, eta Gironan eta Lleidan lehen indarra. Faktore guztiak kontra ditugula lortu dugu, besteak beste, erbestetik egin behar izan dugulako kanpaina", adierazi du Cominek.
"Orain gure gain hartzen dugu bakearen indarra hazteko ardura, Palestinako genozidioaren amaierarena eta eskubideetan aurrera egitearena. Gure helburua aldatu behar den guztia aldatzea da ", esan du Irene Monterok.
Ernest Urtasunek adierazi duenez, lortutako emaitzak ez ziren espero zirenak. Orain "hausnartu" egin behar dutela esan du, "lasaitasunez eta soseguz", euren proiektua eta Espainiako Gobernuan duten papera indartzeko.
"Ustelkeriaz goraino zikinduta" dagoen Pedro Sanchez "autokrataren porrota" aipatu du Voxeko buruzagiak. "Ausnarketa" egiteko eta hauteskunde orokorrak deitzeko deia egin dio Sanchezi, baina onartu du ez dutela esperantzarik "Sanchezen aurpegi okerrena iristear" dagoelako.
Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñeako emaitzak hauek izan dira.
Alderdi popularrak 22 ordezkari lortu ditu, sozialistek baino bi eserleku gehiago.
Luis "Alvise" Perezek, Se Acabó la Fiesta taldearen buruak, Europako Parlamentuan sartzea lortu du hiru eserlekurekin, eta ohartarazi du "gogor" jardungo duela "Espainiara legez kanpo sartu diren eta nahi bezala ibiltzen diren narkotrafikatzaile eta kriminalekin".
EH Bilduk hauteskundeak irabazi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta PSOEk, Nafarroan.
PSOEn emaitzekin pozik daudela esan du Teresa Riberak, eta popularren garaipena onartu duen arren, "Ciudadanos xurgatzea" baino ez dutela lortu adierazi du, eta ez dituztela "ultraeskuineko aukerak ahuldu, alderantziz baizik".
Nuñez Feijook ziurtatu duenez, PPk igande honetan Europako hauteskundeetan lortutako "garaipen irmo eta gardenak" Moncloa Jauregira eramango dituen hauteskunde orokorretan garaipena lortzeko atea ireki du. Azpimarratu duenez, "markagailuari buelta eman diote".
EAJk Europako hauteskundeetan izandako emaitzak baloratu ditu EBBko buruak, eta parte-hartze txikia nabarmendu du.
125.000 boz lortuta, hiru hiriburutan lehen indarra izan da Alderdi Sozialista, eta emaitza horiek txalotu egin ditu PSE-EEko buruak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.