Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2024: iritzi analisiak - EITB Europako Hauteskundeak

Analisiak

Marrak, hesiak, pasabideak...

Juanjo Sanmiguel / eitb.com

Aukera ez da erraza, baina lehenbailehen erabaki behar dugu marrak, hesiak ala pasabideak nahi ditugun inmigranteentzako.

Ceuta edo Melillako alanbre hesia gainditzen duten etorkinek lurrari muzin egiten diote paradisura iritsi balira legez. Lampedusara Italiako itsas Armadaren ontzietan iristen direnek, aldiz, poliziak besarkatzen dituzte, hauek horretarako aukera ematen badiete. Greziako kostara bizirik heltzen direnek, ostera, jainko ezkutuei eskerrak ematen dizkiete itsaso zail haietan ito ez direlako.(...)

Eskuin muturrak aurrera egingo du hauteskundeetan

Felipe Etxebarria / eitb.com

Azken inkestaren arabera, eskuin muturrak eta euro-eszeptikoek 32 jesarleku lortuko dituzte. 751 jesarlekuk osatzen dutenez Parlamentua, eserlekuen % 4,26 izango dute.

Krisi ekonomikoak eraginda Europar Batasunak gastu murrizketa gogorrak egiteko agindu dizkie erreskatatutako herrialdeei eta orokorrean defizit handia daukaten Estatu kideei. Ondorioz, inkestek erakusten dutenez, eskuin muturrak eta Europar Batasunaren aurkako alderdiek gora egingo dute datozen Europako hauteskundeetan.(...)

Mapa del Parlamento europeo en Twitter. Enlace a la infografía animada, al pie de la noticia.

Europako politikarientzako gida, sare sozialak erabiltzeko

Lontzo Sainz / eitb.com

Eurodiputatuek herritarrentzako arrotza den Europako Parlamentuko errealitatea hurbilarazteko balia ditzakete sare sozialak.

Sare sozialek eta erabiltzaileek heldutasuna lortu duten aroan egingo dira 2014ko Europako Hauteskundeak. Horren adierazgarri dira, besteak beste, Facebookek 10 urte bete dituela edo Europar Batasuneko herritarren erdiak sare sozialetan duten ohiturak eta erabilerak zehaztuta daudela.(...)

Europako Hauteskundeetan parte hartzeko kanpainaren irudietako bat. Argazkia: Europako Parlamentua

Abstentzioa, orain ere erronka

Iratxe Etxebarria / eitb.com

Europako Parlamentua ez da gai izan herritarrengana hurbiltzeko. Europar Batasuneko estatu kideen kopuruak gora egin du, baina Europako hauteskundeetako parte-hartzeak behera.

Europako Parlamentuak gure eguneroko bizitzari eragiten dioten politiketan zeresan handia duela esan arren, Bruselako hemizikloa herritarrengana hurbiltzeko erronkak ez du arrakastarik izan. Horren erakusgarri da Parlamenturako hauteskundeetako parte-hartzeak behera egin duela, Europar Batasunean estatu diren kideen kopuruak gora egin arren.(...)

Simon Hix. Foto: Web personal de Simon Hix

Simon Hix: 'Oso jende gutxik daki Durao Barroso nor den'

Kristina Zorita / eitb.com

Simon Hix London School of Economics unibertsitateko Gobernu saileko buruak, Europako hauteskundeetan zer hautatzen dugun azaldu digu.

London School of Economics unibertsitateko Gobernu Saileko buruak, Simon Hixek, urtero argitu behar izaten du zer esan nahi duen 'demokrazia defizita' esamoldeak.(...)