Albisteak -
Goi-bilera Suedian
Merkel eta Cameron, Europako Batzordeko hautagaitzan akordiorik gabe
"Bileraren erdigunea ez da pertsonetan izan, edukian baizik", nabarmendu du Merkelek, Junckerren babes nagusienetako batek.
Erredakzioa
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak Suedian goi-bilera txiki bat itxi dute astearte honetan, Suediako eta Herbeheretako homologiekin, Europako Batzordearen presidentea hautatzeko aurrerapausorik eman gabe.
Lau pertsonek Europar Batasun barruan erreformak adosteko garrantzia nabarmendu dute, izendapenez hitz egin baino lehen, Jean-Claude Juncker Luxemburgeko kontserbadorearen balizko hautaketaren polemikan sakondu gabe.
"Bileraren erdigunea ez da pertsonetan izan, edukian baizik", nabarmendu du Merkelek, Junckerren babes nagusienetako batek.
Bilerako anfitrioiak, Fredrik Reinfeldt Suediako lehen ministroak, "Europako Batzorderako "lehentasunak" adostea ezinbestekoa dela esan du, Mark Rutte Herbeheretako homologoak, argi eta garbi, honako hitz hauek esan ditu: "Lehenengo edukiak, gero pertsonak".
Juncker "hautagai nagusia", Merkelen ustez
Juncker "hautagai nagusia" dela nabarmendu du Merkelek, Europako Batzordeko hauteskundeetan gehien bozkatu zen zerrendaburua izan delako, Europako Alderdi Popularrarena. Halaber, Euroganberan izendapenei buruz behin betiko erabakia ezartzeko prozesua errespetatzea babestu du.
Lehengo astean, Cameronekin piztutako polemikaren tonua murriztu du, eta akordio bat lortzeko "Europako espiritua" eskatu du.
"Deklarazio gehiegi izan dira azken egunotan, bide arduratsura itzuli behar gara", adierazi du Alemaniako kantzilerrak.
Juncker "guardia zaharreko" ordezkaria da, Cameronen hitzetan
Ildo negoziatzaile hori jarraitu du Britainia Handiko lehen ministroak ere. Duela egun batzuk herrialdea Europa Batasunetik irteteko mehatxua egin zuen, Juncker hautatua atera gero. Hautagaia "guardia zaharreko" ordezkaria dela uste du, berak babesten dituen erreformen aurkakoa.
Halere, Cameronek hautaketa prozesu berria kritikatu du, baina duela egun batzuetako iruzkinen tonua jaitsi du.
"Erresuma Batuak Europako Batzorde erreformatuan jarraitzea nahi du. Baina erabakia Britainia Handiak hartuko du 2017ko amaieran egingo den erreferendumean", azaldu du Cameronek.
Ekainaren 26ko eta 27ko goi-bilera
Hannoversche Allgemeine Zeitung Alemaniako egunkariak astearte honetan azaldu dunez, Merkelen Batasun Kristianodemokratako kupulako iturririk zehaztu gabe, aukera askoren artean, Junckerren apustua Europako presidentetzagatik "errefusapen boluntario" batekin amaitzea hausnartu du.
Adostutako egutegiaren arabera, Europako Batzordeko estatuburuek eta gobernuburuek gehiengo kualifikatuz presidentea hautatu beharko lukete, ekainaren 26ko eta 27ko goi-bileran.
Europako Parlamentuak hogeita zortziak proposatutako hautagaiari argi berdea eman ezean, hilabeteko epea izango lukete beste izen bat aurkezteko.
Suedian bildutako buruek adostasuna Europako Batzordeko lehiakortasuna hobetzeko erreformak behar direla esatean erakutsi dute.