Albisteak -
Europako hauteskundeak
Quiroga: 'PP da EAJ-Bildu koalizioaren aurrean aukera bakarra'
Euskadiko PPko presidenteak nabarmendu du PP lehenengo indarra izan dela Gasteizen, hirugarrena Bilbon, eta laugarrena Donostian. Datu horiek "bizitasun seinaleak" berresten dituztela azaldu du.
Erredakzioa
Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidenteak asteazken honetan azaldu duenez, Europako hauteskundeen emaitzek Euskadin bere alderdiari eman diote "Bildu-EAJ koalizioaren euskal gizartearen aukera" izateko "zeregina" datorren urteko udal hauteskundeetan.
Euskadiko PPren buruak hausnarketa hori egin du, alderdiko Batzorde Exekutiboa osatzen duten ehun bat kargu publikoren aurrean; bilera Gasteizen izan da, gaur, eta igandeko Europako hauteskundeen emaitzak aztertu dituzte bertan. Alderdiak sufragioen % 10,2 lortu zuen, 2009ko % 16arekin alderatuta, 40.000 boto galduta.
Komunikatu batean, Quirogak nabarmendu du PP lehenengo indarra izan dela Gasteizen, hirugarrena Bilbon, eta laugarrena Donostian. Datu horiek Euskadiko PPren "bizitasun seinaleak" berresten dituztela azaldu du.
Ondorioa, bere hitzetan, honako hau da: "Euskadiko PP da EAJ-Bildu koalizioaren, subiranotasunaren eta euroeszeptizismoaren aurrean alternatiba bakarra" udal hauteskundeetan.
"Subiranotasun baztertzailearen eta Euskadiko PPk ordezkatzen duen euskal kapitalaren aurrerapenaren aukeraren artean euskal gizarteak hautatzeko lidergoa geure gain hartzen dugu", esan du.
"Lidergoa geure gain hartzen dugu"
Alderdiak jasotako babesa murriztu izana "bozkatzera euskal gizartearen zati handi bat" ez joanari leporatu dio, baina PPk "lidergoa Gasteizen eta Bilbon egonkortu" duela esan du.
Beraz, udal hauteskundeei begira, herritarrak bozkatzera joateko garrantzia babestu du, "euskal gizartearen benetako aniztasuna islatzeko", eta partaidetza baxuak "Bilduri mesede" egiten diolako.
Herritarrek markatzen dituzten beharrak
"Datorren urteko udal hauteskundeetan euskal herritarrak erabakitze eskubidearen bakarrizketan edota herritarren eta euskal gizartearen benetako arazoetan lan egiten kontzentratzen garen ikusi behar dugu", galdegin du.
Horren haritik, esan du PP herritarrek markatzen duten lehentasunetan zentratuko dela, eta "urte erabakigarriak" ezin direla eztabaida "erretoriko batean", estatu berriarenena, galdu gaineratu du, horrek Euskadi "Europatik eta aurrerapenetik kanpo" utziko lukeela nabarmendu du.