Albisteak -

Europako hauteskundeak

'Entzungorrarena ez egitea' eskatu dio CIUk Rajoyren Gobernuari

Duranen hitzetan, Europako hauteskundeetako emaitzak erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena “indartu” besterik ez du egin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Antoni Duran Lleida CIUko idazkari nagusiak “entzungorrarena” ez egitea eta “fitxa” mugitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Europako hauteskundeetan azaroaren 9ko galdeketa babesten duten alderdien “arrakasta ikusita (CIU, ERC eta ICV)".

“Fitxa mugitzera behartuta dago Estatua, ezin du entzungorrarena egin, independentziaren aldeko alderdien arrakasta ikusita, adierazi du Duranek CIUren exekutibaren ondoren egindako agerraldian.

Duranen hitzetan, Europako hauteskundeetako emaitzak erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena “indartu” egin du. “Subiranotasun maila handiagoa” izateko eskaera babestu egin dute hauteskundeek, Duranen ustez.

Emaitzak “nahiko onak” izan direla adierazi du CIUko agintariak, Europan Gobernua zuzentzen duten hainbat alderdik hauteskundeak ez dituztela irabazi ikusita. Horren harian, baztertu egin du Artur Masen Gobernua “ahulago” geratu izana.

“Ahuldu egin al da Mariano Rajoyren Gobernua, PPk 16 puntu galduta? Edota Merkelen Gobernua, CDUren emaitzen ondorioz? Ezetz esango nuke eta, konplexurik gabe, Artur Masen Gobernua ez dela ahuldu azpimarratu nahi du”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea