Albisteak -

Europako Hauteskundeak

EAEko PPk galdutako babesa berreskuratzeko 'borroka' egingo du

Nerea Llanos idazkari nagusiak adierazi duenez, "galdutako botoak eta herritarren konfiantza berreskuratzeko borroka egiteko garaia da".

Nerea Llanos PPren EAEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Nerea Llanos PPren EAEko idazkari nagusia.
Nerea Llanos PPren EAEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk Europako Hauteskundeetan Espainiako Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan lortutako emaitzen ostean, "galdutako botoak eta herritarren konfiantza berreskuratzeko borroka egiteko garaia" dela esan du Nerea Llanos PPren EAEko idazkari nagusiak.

Llanosek EAEn galdu duten % 6 izan du hizpide, eta bertako eta Estatuko PPko boto-emaileen portaera "homogeneoa" izan dela azpimarratu du. Estatuan PP "krisia kudeatzen ari da eta horrek boto galera ekar zezakeen", eta PPn horren jakitun zirela azaldu du.

Hala ere, Llanosek, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, emaitza hobeak lortzea espero zutela aitortu du. Izan ere, "etsigarria" izan omen da Carlos Iturgaiz hautagai euskaldunak kargua berritu ez izana.

Abertzaleen garaipenaren harira, Llanosek uste du EH Bilduk bere hautesleria mobilizatu duela, baina Le Penen eskuin muturreko alderdiak bezalaxe, "emaitza horiek Europaren kontra" erabiliko dituela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea