Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

'Politika egiteko modu berria' ordezkatzen duela azaldu du Ahal Duguk

Alderdi ezkertiarrak Pablo Iglesias du zerrendaburu, eta "hauteskunde primario irekien bidez" diseinatu ditu zerrendak.

Ahal Duguren ekitaldia, Bilbon. EiTB
Ahal Duguren ekitaldia, Bilbon. EiTB
Ahal Duguren ekitaldia, Bilbon. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahal Dugu alderdiak "politika egiteko modu berria" ordezkatzen duela aldarrikatu du. Izan ere, antolakuntza "horizontala, asanblearioa eta mundu guztiari irekia" du

Pablo Iglesias irakaslea zerrendaburu duen alderdiak ekitaldia egin du Bilboko Plaza Barrian, Europako hauteskundeetarako kanpainaren baitan. Bertan, Xabier Benito euskal hautagaiak zerrendak "hauteskunde primario irekien bidez" hautatu dituztela eta hauteskunde programa "adostua eta parte-hartzailea" izan dela zehaztu du.

"Hori da herritarren borondatearen ordezkari izateko modu bakarra, eta ez oraindik ere ditugun eskubide sozialak merke saldu nahi dituzten eta Suitzan dirua ezkutatuta duten politikari ustelen borondatea", adierazi du.

Ahal Duguko hautagaiak salatu duenez, "sistema ustel hau" albo batera utziz "lortuko dugu herritarren zerbitzura egongo den Europa" sortzea.

"Bizitzeko osasuna, hezkuntza, etxe bat, berdintasuna eta duintasuna behar baditugu, eskubide horiek bermatuko lituzketen erakundeak behar ditugu, baina Europa neoliberalak pribatizatu edo murriztu egin nahi ditu eskubide horiek guztiak", kritikatu du.

Benitoren esanetan, "troikak inposatutako murrizketek" helburu bakarra dute: "zilegia ez den zorraren hartzaileek euren dirua jasotzen dutela bermatzea"."Eta hori dena agintarien oniritziarekin, PPkoak, PSOEkoak zein EAJkoak izan", deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea