Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: PSOE

Patxi Lopez: 'Ez dugu Sestaoko alkatearen Europa arrazista nahi'

Eduardo Madinak txalotu egin du "Europak izan dituen aurrerapen guztiak" sozialistek lortu dituztela.

Eduardo Madina eta Patxi Lopez, PSE-EEk Barakaldon egindako ekitaldian. EiTB
Eduardo Madina eta Patxi Lopez, PSE-EEk Barakaldon egindako ekitaldian. EiTB
Eduardo Madina eta Patxi Lopez, PSE-EEk Barakaldon egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, sozialistek ez dute "Cañeteren Europa matxista ezta Sestaoko alkatearen Europa arrazista" nahi.

Sozialistek ekitaldia egin dute Barakaldon, eta, bertan, Eduardo Madina PSOEk Diputatuen Kongresuan duen idazkari nagusia, Eider Gardiazabal Europako hauteskundeetarako hautagaia eta Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea ere izan dira.

Ekitaldi horretan, Patxi Lopezek hizpide hartu du Josu Bergara (EAJ) Sestaoko alkatearen auzia. Hain zuzen ere, hainbat familiak salaketa jarri dute horren aurka, etorkinak eta ijitoak ez erroldatzeagatik.

Hori horrela, PSE-EEko idazkari nagusiak dimititzea eskatu dio alkate jeltzaleari, "ezin baitu minutu bat gehiago egon karguan". Gainera, horren hitzekin ados ote dagoen galdetu dio EAJri, eta, erantzuna ezezkoa bada, alkatea kargugabetzeko deia egin dio.

Eduardo Madinak adierazi duenez, "Europak izan dituen aurrerapen guztiak" sozialistek lortu dituzte.

Bestalde, Zaragozan (Aragoi) egindako ekitaldi batean, Elena Valenciano PSOEko zerrendaburuak "Europa solidarioa" edo "Europa egoista" eta "justizia soziala" edo "diruaren tirania" nahi duten erabakitzea eskatu die boto-emaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Arrazismoa Euskadin