Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: EH Bildu

Hilaren 25ean mahai gainean 'kolpe bat ematea' eskatu du Juaristik

EH Bilduko zerrendaburuak "Erregimena dardararazteko" deia egin du, Sartagudan egindako ekitaldi batean.

Josu Juaristi, EH Bilduk Sartagudan egindako ekitaldian. EiTB
Josu Juaristi, EH Bilduk Sartagudan egindako ekitaldian. EiTB
Josu Juaristi, EH Bilduk Sartagudan egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi EH Bilduren eta Herriek Erabaki koalizioaren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak maiatzaren 25ean "mahai gainean kolpe bat ematea" eskatu die boto-emaileei, "zimenduak 1936. urteko areketan finkatuta dituen Erregimena dardararazteko".

Koalizio abertzaleak ekitaldia egin du Sartagudan (Nafarroa), eta, bertan, ezkerreko botoak ezin direla "etxean geratu" aldarrikatu du Juaristik.

"Hilaren 25ean, aski da esan behar diogu eskuinari, egiten ari den lapurretei stop esan behar diegu", gaineratu du.

Victor Rubio EH Bilduren legebiltzarkideak Nafarroan "foru Erregimena" amaitzeko zorian dagoela ohartarazi du. "Hilaren 25ean hasiko da horren amaiera", txalotu du.

Ordu batzuk lehenago, Gasteizen egindako prentsaurreko batean, Sabino Cuadra eta Iratxe Lopez de Aberasturi EH Bilduko bozeramaileek elkarretaratzea deitu dute astearterako, Gasteizen, Juan Carlos I.a Espainiako erregeak eta Mariano Rajoy gobernuburuak egingo duten bisita dela eta. "Ukapenaren ordezkari nagusiak dira", deitoratu dute.

EH Bilduko ordezkariek adierazi dutenez, erregearen eta Rajoyren "errezetak" "eskubideen zapalkuntza eta gure herria ukatzea" dira, eta "Euskal Herriak etorkizuna erabakitzea saihesteko indarkeria erabiltzea"ren alde daude eta euskal herritarren gehiengoak baztertzen duen marko konstituzionalaren irudia dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer ari da gertatzen Europan? Europako hauteskundeak EH Bildu Bizkaia