Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Escaños en Blanco: 'Ez gaitu ordezkatzen inongo alderdirik'

Alderdi honek parlamentuetan lortuko lituzketen eserlekuak hutsik uztea proposatzen du.

Gizon bat, Escaños en Blancoren propaganda irakutzen, Bilbon. EiTB
Gizon bat, Escaños en Blancoren propaganda irakutzen, Bilbon. EiTB
Gizon bat, Escaños en Blancoren propaganda irakutzen, Bilbon. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Escaños en Blanco alderdiak azaldu duenez, euren hauteskunde programako "puntu bakarrak" Europako Parlamentuan lortuko lituzkeen eserlekuak hutsik uztea proposatzen du.

Aukera politiko honetako ordezkariek Europako hauteskundeetako kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbat honetan, Bilboko Areatzan. Bertan, pintxoak banatu dituzte eta hitzaldi bat eskaini dute.

Escaños en Blancoren bozeramaileen esanetan, "soldatarik edo diru-laguntzarik jasotzea" errefusatzen dute.

"Nahi duguna zera da, herritarren kontrol lanabes bat izatea, politikariekiko haserrea eta inongo alderdi politikorik ordezkatzen ez gaituela uste dugunok asko garela islatzeko", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea