Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: EH Bildu

Mintegik sakabanaketaren aurrean 'isilik egotea' leporatu dio EAJri

"Zuen isiltasunak ez du ezkutatzen zuen erantzukizuna", esan die bozeramaile abertzaleak jeltzaleei.

Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. EFE
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. EFE
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak "duela 25 urte" sakabanaketa sustatzeko izan zuen "esfortzu berbera" politika horrekin bukatzeko ere egitea eskatu dio EAJri.

Mintegi Sopelan (Bizkaia) izan da, Europako hauteskundeetarako kanpainaren baitan EH Bilduk egindako ekitaldi batean, Josu Juaristi zerrendaburuarekin batera. Ostegunean dispertsio politikak 25 urte bete zituela gogorarazi du bertan.

"Denok ezagutzen ditugu sakabanaketaren ondorio lantzak: 16 senide hilda, ehunka istripu eta asteburu guztietan milaka pertsonak dispertsioaren errusiar erruletara jokatzea", deitoratu du.

Horren esanetan, ostegunean "milaka pertsona" kalera atera ziren sakabanaketa bukatzea eskatzeko. "Hainbat, baina, isilik geratu ziren", leporatu dio Mintegik EAJri. "Zuen isiltasunak ez du ezkutatzen zuen erantzukizuna", esan die agintari jeltzaleei.

Hori horrela, bozeramaile abertzaleak "etorkizunerako" eskaera bat egin dio EAJri: "EAJko burukideok, duela 25 urte esfortzua egin zenuten presoak sakabanatzeko. Egin orain esfortzu berbera gaitz honekin bukatzeko". "Beste alde batera begiratzeari uzteko ordua da", gaineratu du.

Bestalde, Josu Juaristi hautagaiak "ehunka mila euro Abiadura Handiko Trenera bideratu izana" deitoratu du, batik bat osasun eta hezkuntza arloetan murrizketan egin dituztela kontuan hartuta.

Juaristik salatu duenez, "EAJren eta PPren eredua patrolanaren poltsikoak betetzea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Europako herrialdei buruzko albisteak Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024 Presoak ETA gaur EH Bildu Araba Espetxe politika