Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Junckerrek babesa agertu dio Rajoyri, Kataluniako kontsultaren aurrean

Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, alderdi "zatitzaile eta eurofoboek arriskuan jarriko dute krisiaren konponbidea".

Mariano Rajoy eta Jean Claude Juncker. EFE
Mariano Rajoy eta Jean Claude Juncker. EFE
Mariano Rajoy eta Jean Claude Juncker. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean Claude Juncker Europako Alderdi Popularraren Europako Batzorderako presidentegaiak babesa agertu die Espainiako Gobernuak abiatutako erreforma ekonomikoei, eta Kataluniako kontsulta independentistaren aurrean, Mariano Rajoy gobernuburu espainiarrekin "% 100ean" ados dagoela gaineratu du.

Junckerrek bi ekitalditan hartu du parte astelehen goizean Espainian, Europako hauteskundeetako kanpainaren baitan, eta, horietako batean, Rajoyrekin batera izan da.

Ekitaldiak Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentearen hilketa gertatu baino lehen izan dira. Krimen horren ostean, PPk bertan behera utzi ditu arratsalderako aurreikusita zituen ekitaldi guztiak, Rajoyk Valladoliden egingo zuena barne.

Goizeko ekitaldietan, Rajoyk goratu egin du Junckerren ibilbidea, eta "Espainiaren lagun ona" dela nabarmendu du. "Europako aniztasuna errespetatzen duen batasunaren defendatzaile irmoa da", adierazi du.

Junckerrek Kataluniako kontsulta ere hartu du hizpide. Horren ildotik, "errespetua" agertu die kataluniarrei, baina Espainiako Konstituzioari ere bai. "Konstituzioa denei, espainiarrei zein kataluniarrei, ezartzen zaie", esan du.

Rajoyren hitzetan, Europako Parlamentuan alderdi handiak eta indartsuak egon behar dira, eta ez "indar politiko zatitzaile eta eurofoboak", horiek "arriskuan" jarriko luketelako krisiaren konponbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Berriak Politika EB Rajoy berriak Kataluniako erreferenduma gaur Europako hauteskundeak 2024 Espainia albisteak Kataluniako prozesua zuzenean