Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

EH Bilduk babesa agertu dio Kataluniak abiatutako 'bideari'

"Herri batek aurrera egiten badu, denok egingo dugu aurrera", esan du koalizio abertzaleak, Bartzelonan egindako ekitaldi batean.

EH Bilduk eta BNGk Katalunian egindako ekitaldia. Argazkia: @ehbildu
EH Bilduk eta BNGk Katalunian egindako ekitaldia. Argazkia: @ehbildu
EH Bilduk eta BNGk Katalunian egindako ekitaldia. Argazkia: @ehbildu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak babesa agertu dio Kataluniak abiatutako "bideari". Izan ere, "herri batek aurrera egiten badu, denok egingo dugu aurrera".

EH Bilduk Bartzelonan egin du igande honetako hauteskunde ekitaldi nagusia. Bertan, Juaristi, Lorena Lopez de Lacalle hautagaia eta Rosana Perez BNGko diputatua izan dira, eta Europako Parlamentuan Herriek Erabaki koalizioa (EH Bildu-BNG) erabakitzeko eskubidearen "ahotsa" izango dela azpimarratu dute.

Juaristiren esanetan, euskal hautagaiak "Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbide prozesu demokratikoa indartzeko" ere joango dira Europako Parlamentura, eta "Europak esku hartze handiagoa" izatea eskatuko dute.

Buruzagi abertzaleak babesa agertu dio Katalunian deitutako kontsultari, eta "independentziarako bidea beste hainbat herrirekin batera" egin nahi dutela adierazi du. "Herri batek aurrera egiten badu, denok egingo dugu aurrera. Nazio batek irabazten badu, denok izango gara irabazleak", esan du.

"Gure hautagaitzak borrokan dauden sektore guztiak ordezkatuko ditu Europako Parlamentuan, bai Euskal Herrian, bai Galizian, bai Herrialde Katalanetan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Kataluniaren independentzia Zer ari da gertatzen Europan? Europako hauteskundeak EH Bildu Araba Kataluniako prozesua zuzenean